UDAL BATZARRAK 2016 NEGUA / ASAMBLEAS MUNICIPALES INVIERNO 2016


​2016ko aurrekontuak egiteko udal inkesta

Laudio Udalak laudioarrok gonbidatu nahi zaituzte eskuetan duzuen inkesta honetan parte hartzera.

Helburua da auzokoen kezkak, lehentasunak eta ekarpenak ezagutzea. Inkestaren emaitzak baliogarriak izango dira Laudio osorako aurrekontuak egiterako orduan.

Modu horretan, udal honetako zinegotziek udalerri osoan inbertsioak egiteko proposamenen zerrenda izango dute, zuek eman diezuen lehentasunaren arabera ordenatuta.

Udalak 2016ko aurrekontua egiteko oinarrizko informazioa izango da, beti ere dauden baliabide ekonomikoak kontuan hartuta. Horrela eginez gero, aurrekontuek parte-hartze handiagoa izango dute.

Aurreko urteotako auzo batzarretan eta 2012ko udazkeneko beharrizanen inkestan Latiorroko bizilagunen lehentasunak jaso ziren. Hauetariko batzuk egin dira, beste batzuk egiteko bidean eta beste batzuk berriz, egin gabe. 

Inkesta

Inkestan sartu dira burutu gabeko beharrizanak, halaber aukera dago proposamen berriak egiteko. “Besterik” izeneko lerro bat ere badagoelako eta bertan idatz dezakezue zerrendan egon ez eta garrantzitsutzat jotzen dituzuen bestelako proposamenak.

Bi arlotan banatu da: arlo orokorrak eta arlo espezifikoa. Arlo orokorraren bitartez jakin nahi dugu herritarren ustez zeintzuk diren indartu beharreko arloak. Arlo espezifikoaren barruan auzo eta herri osoari eragiten dioten proposamen zehatzak baloratzen dira.

Zelan baloratu?

Garrantziaren araberako ordena adierazi behar duzue, zuen iritziz, egindako proposamen horiek zenbaterainoko garrantzia duten kontuan hartuta, horretarako, garrantzitsuenari 5 bat jarri, eta banan-banan jaisten joan garrantzi txikiena duenari 1 jarri arte. 5 proposamen baino gehiago badago, gainontzekoak puntuatu barik utzi. BERAZ, EZIN ZAIO EMAN ZIFRA BERA BI BETEBEHARRI.

Inkestak ematea

LATIORROko auzokideek inkestak ondorengo tokietan eman ditzakete:

  • Udal webgunean
  • Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuan, udaletxean
  • Arantzar liburu dendan

Inkesten helburua da iritzia emateko aukera ematea ordutegi-arazoengatik, familia edo lan konpromisoengatik edo beste edozein arrazoirengatik asanbladetara joan ezin izan direnei.

Hori dela eta, kontzeptua bertaratze fisikoaren antzekoa da: pertsona bakoitzak inkesta bakarra aurkez dezake.  

INKESTA EMATEKO EPEA: URTARRILAREN 29ra ARTE, OSTIRALA (BARNE)
 

Datu pertsonalak

  • Soilik bozkatu ahal izango dute udalerrian erroldatutako pertsonek eta NAN, txartel zenbakia edo pasaportea dutenek.
  • Datu derrigorrezkoak.
  • NANa bakoitzeko botu bakarra izango da kontutan

Arlo orokorra

Eman puntuazioa garrantziaren arabera, 5 garrantzitsuenari, 4 hurrengoari... eta horrela 1eraino, gogoratu EZIN DELA ZIFRARIK ERREPIKATU.


Parte hartzea eta kudeaketa


Euskara


Ogasuna


Ingurugiroa


Garapen Agentzia


Kultura


Gizarte politikak


Gazteria


Zerrendan agertzen ez diren BESTE BATZUK (zehaztu zein):

Arlo espezifikoa

Latiorroko proposamenak

Eman puntuazioa garrantziaren arabera, 5 garrantzitsuenari, 4 hurrengoari... eta horrela 1eraino, gogoratu EZIN DELA ZIFRARIK ERREPIKATU.

Zerrendan agertzen ez diren BESTE BATZUK (zehaztu zein)

Arlo espezifikoa

Laudio osorako proposamen orokorrak

Eman puntuazioa garrantziaren arabera, 5 garrantzitsuenari, 4 hurrengoari... eta horrela 1eraino, gogoratu EZIN DELA ZIFRARIK ERREPIKATU.

Zerrendan agertzen ez diren BESTE BATZUK (zehaztu zein):