Microrrelatos

Disoziazioak

Den-dena etxean egin behar honekin konturatu naiz eguneroko zenbat gauza nituen elkarrengandik erabat disoziatuak. Batez ere, pertsonak. Kasu batzuetan badakit zergatik disoziatu ditudan, esango nuke nahita egin nuela, noiz egin nuen ere gogoratzen ez dudan arren. Baina batzuetan ez dakit zergatik bereizi zitzaizkidan, edo zergatik ebaki nituen, edo zergatik erdibitu ninduten. Eta orain, pilula batek asoziatu dizkit disoziatuak neuzkan sozio horiek guztiak, eta etxe deitzen dudan gelatxo txiki bigun honetan egin behar dut den-dena… Eta hara non agertu zaidan Juan José Millás barrutik, ni deabrutu eta hartzeko asmoz; sartzen utzi diot, bai, baina ez lema hartzen. Izan ere, aurretik sekula ikusi ez diodan bibotea du eta susmagarria iruditu zait, are usnagarria, batez ere, sekula izan ez dudan lan bateko lankidea ekartzen didalako gogora… Bai, Peru izeneko hura, beti pintxo-pintxo zihoan bibote hegalaria, txiste kontalaria… Larialalaaaaa, liloleeeeelooooo Alajainena! Nor arraio zara zu? Nork utzi dizu sartzen? Fermin! Ekarriztazu beste kolpe bat uxer, gonbidatu koadrila azaldu zaigu eta!

Gontzal

 

Alcalde, Ander Añibarro Concejales-as de barrio Plan de Legislatura 2019-2023 Seguimiento de acciones: rendición de cuentas Portal de la transparencia Haz tus aportaciones Próximos eventos Buzones Mejora tu pueblo/Haznos tu consulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Sede electrónica Subvenciones Domicilia tus impuestos Cursos de formación Mi pago Zure Laudio Visor de polígonos industriales Agenda 2030: hoja de ruta para el desarrollo sostenible del municipio Horarios de autobús Agencia de Desarrollo del Ayuntamiento de Llodio