Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 2021-2022 ikasturterako matrikulazio-epea urtarrilaren 18tik 29ra izango da, biak barne. Egungo egoera dela eta, jakinarazten dizuegu Laudio BHIk ez duela ohiko “ate irekien jardunaldia” egingo ikastetxea familiei ezagutarazteko. Bisitatu nahi baduzu edo matrikulazio-prozesuari buruzko informazio gehiago behar baduzu, hitzordua har dezakezu 945.18.70.28 telefonora deituta edo www.laudioinstitutua.net web orrian.
Udal brigadak lanak egin ditu Apaloetan 14 aparkaleku jartzeko Laudioarrak auzotarren beharrei erantzuten jarraitzen du eta aste honetan bertan 14 aparkaleku gehiago jarri ditu Apaloetako urbanizazioan, `Astoaren zelaia´ bezala ere ezagutzen da. Obrak egiteko kostuak udalaren baliabide propioekin egin dira; izan ere, brigadetako langileek hartu dute beren gain obrak egiteko ardura. Horretarako, dagozkien markak margotu ...
Ostalaritzako lokaletako dozenaka terrazari mesede egingo die osasun-krisiaren ondorio ekonomikoak arintzeko neurriak Laudioarrak iragarri berri du bide publikoa okupatzeagatiko tasaren salbuespena beste sei hilabetez luzatuko duela, hau da, ekainera arte, udalerriko ostalaritza-lokalei azken asteetan osasun-agintariek ezarritako irekiera-murrizketek eta -mugek beren negozioetan izan dituzten ondorioei aurre egiten laguntzeko. Neurri horrek zabaldu egiten du 2020ko maiatzean lehenengo ...
Tamaina handiko hondakinen bilketa asteartetan eta ostegunetan egingo da hilabete osoan zehar; beraz, aurreko gauean (astelehenetan eta asteazkenetan) utzi beharko dira. Bilketa egitera pasa daitezen, abisua eman behar da APP: Lerro Berdea erabiliz edo aldez aurretik 900 101 476 telefonora deituz. Kontsultatu egutegia eta klikatu argazkian:
Datorren urtarrilaren 5ean, 18:00etatik aurrera, Udalaren www.laudio.eus webgunearen bidez topaketa bat egingo da Meltxor, Gaspar eta Baltasarrekin eta herriko haurrekin 2020ko Abenduaren 30an, aztehazkena. Datorren urtarrilaren 5ean Ekialdeko Errege Magoek, urtero bezala, Laudiora bisita egingo dute Laudioko haurrak ikustera eta lo dauden bitartean opariak ematera. Aurten zertxobait desberdina izaten ari da COVID-19k eragindako pandemiagatik; horregatik, ...
2003-2020 © Ayuntamiento de Llodio