Berbabentura: Coasteering

Berbabentura: Coasteering

  • 2016-10-06

Urriaren 23an coasteering saio bat egingo dute Berbalagunek euskara praktikatu eta ondo pasatzeko. Irteera 14:00etan izango da Laudio Institututik. Ekintza doakoa da baina antolakuntza errazteko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea 607 67 37 44 telefonoan edo aiaraldea@ aek.eus helbidera mezua bidalita. Informazio gehiago jasotzeko galdetu Euskara Arloan edo AEK euskaltegian.

Gehiago irakurri

Kultur espazioen mapa sortzeko ekimen kolektiboa

Kultur espazioen mapa sortzeko ekimen kolektiboa

  • 2016-10-06

Laudioko Udalak, SOS Lamuza Parkearekin elkarlanean, prozesu parte-hartzaile bat jarriko du martxan gaur egun existitzen diren kultur guneen eta etorkizun batean horretara bideratu daitezkeen espazioen mapa bat sortzeko. Proiektua urriaren 25ean hasiko da bilera batekin. Egun horretan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak arte Kultur Etxean kirol eta kultur elkarte guztietako ordezkariak elkartuko dira, burutuko den azpiegituren eztabaida ...

Gehiago irakurri

Denboraldi berria inauguratzeko kontzertua

Denboraldi berria inauguratzeko kontzertua

  • 2016-10-06

San Roke Musika Elkarteak 2016- 2017 denboraldiari hasiera emango dio kontzertu oso berezi batekin: “Oihaneko soinuak”. Hitzordua urriaren 23an izango da, igandean, 19:00etan Done Petri elizan.

Gehiago irakurri

Bizilagunak Araba 2016. Bizilagunak Laudio 2016. Zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren alde

Bizilagunak Araba 2016. Bizilagunak Laudio 2016. Zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren alde

  • 2016-10-06

Ireki zure etxeko ateak, zabaldu zure gogoa! Zer da Bizilagunak? Azaroak 13an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan. Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, moduz zabalean ulertuta, noski: ama ...

Gehiago irakurri

Jai, kirol eta kultura diru-laguntzak

Jai, kirol eta kultura diru-laguntzak

  • 2016-10-05

  Urrian zabalik egongo da jai, kirol eta kultur ekintzetarako diru-laguntzak jasotzeko eskariak aurkezteko epea. Informazio gehiago eskuratu daiteke Kultur Arloan,  944 034 900 telefonoan. Horrez gain udal webgunean, www.laudio.eus, ere oinarriak kontsultatu daitezke, diru-laguntzen atalean.   http://laudio.eus/eu/udala/diru-laguntzak-eta-lehiaketak

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander Aibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Zure Laudio Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia