Enpresa berrientzako zerga sistemaren inguruko doako ikastaroa

Enpresa berrientzako zerga sistemaren inguruko doako ikastaroa

  • 2015-06-24

Tokiko Garapen Agentziak ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiei zuzenduta dagoen zerga sistemaren inguruko doako ikastaroa antolatu du. Formakuntza saioa uztailaren 8an eta 9an egingo da, 9:00etatik 12:30era. Tailerrak negozio bat abiatu duten pertsonei kudeaketa on bat nola egin irakastea du helburu. Izen emateak Agentzian bertan, 94 403 49 80 telefonoan eta garapenagentzia@laudio.eus helbidean egin daitezke.

Gehiago irakurri

KZguneak informatika ikastaroak eskainiko ditu uztailean

KZguneak informatika ikastaroak eskainiko ditu uztailean

  • 2015-06-24

KZguneak ofimatika, oinarrizko Interneta eta Google Apps inguruko ikastaroak eskainiko ditu uztailean. Kurtsoak gazteleraz izango dira eta arratsaldez egingo dituzte. Informazio gehiago nahi duenak Lamuza parkean dagoen Kzgunera jo lezake. Online egiteko ikastaroak ere badaude.

Gehiago irakurri

Osakidetzak Interneten dituen zerbitzuei buruzko hitzaldia

Osakidetzak Interneten dituen zerbitzuei buruzko hitzaldia

  • 2015-06-24

Anbulatorioan Interneten Osakidetzak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko hitzaldia egingo dute uztailaren 1ean. Hitzordua 18:00etan izango da eta “Aurretiko Zita” eta “Osasun Karpeta” erabiltzen irakatsiko dute. Interesatuek anbulatorioan bertan edo 946 00 74 80 telefonoan izena eman lezakete.

Gehiago irakurri

Dementzien inguruko hitzaldia

Dementzien inguruko hitzaldia

  • 2015-06-24

Uztailaren 7an 11:00etan udaleko erabilera anitzeko aretoan AFAARABA Alzheimerra eta beste dementzia duten pertsonen senideen eta lagunen elkarteak hitzaldia eskainiko du. Yanela San Millan neuropsikologoak elkartearen aurkezpena egingo du eta dementzietaz arituko da, besteak beste.

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander Ańibarro Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia