Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetako Euskara Plana. Balorazioa 2015

Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetako Euskara Plana. Balorazioa 2015

  • 2015-04-23

Martxoa eta apirila bitartean, 2014an euskara plana sinatu zuten  establezimendu berriek planaren baloraketa egiteari ekin diote.   Lortutako puntuazioa oso ona izan da, gehienek 4-5 tartean kokatu baitute euskara plana 1etik 5era doan eskala batean. Euskararen erabilerari dagokionez ere, gehienek planari esker euskararen erabileran aldaketak eman direla diote, aldaketa horiek bezeroengan izan direlarik. Hori dela eta, ...

Gehiago irakurri

Multiabentura udalekuak

Multiabentura udalekuak

  • 2015-04-21

Arrigorriaga, Laudio, Basauri, Galdakao, Ugao, Orozko eta Urduñako udalek multiabentura udalekuak antolatu dituzte 12-17 urtekoentzat. Programan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aipatutako udalerrietan erroldatua egotea. Iazko udako esperientzian oinarrituta, multiabentura udalekuak egunez egiteko ekintzen eskaintza zabala eskainiko du. Horretarako, partaideen adinaren arabera bi txanda antolatuko dituzte. Lehenengo txandan 12-14 urtekoak elkartuko dituzte (2001-2003 bitartean jaiotakoak) ...

Gehiago irakurri

Haurdun dauden emakumeentzat doako gimnasia ikastaroa

Haurdun dauden emakumeentzat doako gimnasia ikastaroa

  • 2015-04-21

Maiatzaren 8an 18:30etik 20:00etara haurdunaldiko gimnasia saio bat eskainiko du doan Kiden Osasun Integral eta Kirol Zentroak. Izen- ematea 946 72 80 51 edi 654 012 712 telefonora deituz egin liteke, edo Kidenen bertan (Zumalakarregi etorbidea 41, behea).

Gehiago irakurri

Ikasleek apaindutako loreontziak bozkatzeak saria dakar

Ikasleek apaindutako loreontziak bozkatzeak saria dakar

  • 2015-04-21

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek heziketarekin lotutako programa ezberdinetan bizitako esperientzia loreontzietan irudikatu dute. Maiatzaren 18tik 25era egongo da Kultur etxean egindako lana ikusi eta bozkatzeko aukera. Parte hartzen duten herritarren artean zozketa egingo da, sari bat banatuz. Herritarren bozketa eta gero, epaimahai tekniko batek aukeratu eta jakinaraziko du ...

Gehiago irakurri

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia