Maiatzaren 4an Jaietako Kartel Lehiaketako epea amaitzen da

Maiatzaren 4an Jaietako Kartel Lehiaketako epea amaitzen da

  • 2015-04-21

Maiatzaren 4an San Roke Jaietako Kartel Lehiaketako lanak aurkezteko epea bukatuko da, bai nagusien eta baita haurren kategorian ere. Informazio gehiago eskuratzeko egin kontsulta laudio.eus webgunean, Kultura, Kirolak eta Jaiak arloan edo 944 034 900 telefonoan.

Gehiago irakurri

Umeentzako zinema, euskaraz

Umeentzako zinema, euskaraz

  • 2015-04-21

Maiatzaren 10ean umeentzako euskarazko zinema eskainiko du Euskara Arloak. Proiektatuko den filma “Asterix, jainkoen egoitza” izango da. Emanaldia 17:30ean hasiko da, Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zine aretoan. Sarrerak 3 euro balioko ditu.

Gehiago irakurri

Herri Urratsera joateko autobusa

Herri Urratsera joateko autobusa

  • 2015-04-21

Maiatzaren 10ean ospatuko da Iparraldeko ikastolen aldeko jaia Senperen (Lapurdi). Aurten ere, Euskara Arloak bertaratzeko autobusa eskainiko du 10 euroren truke bidaia errazteko. Irteera 9:15etan izango da Laudio Intitututik eta itzulera 18:30ean Senperetik. Autobuserako txartelak udaletxeko Euskara Arloan erosi ahalko dira maiatzaren 4tik 7ra (biak barne) bulego ordutegian.

Gehiago irakurri

Euskara oxigenatzeko Ganboa mendira txangoa

Euskara oxigenatzeko Ganboa mendira txangoa

  • 2015-04-21

“Oxigenoa euskarari” egitasmoaren baitan Ganboa mendira (1.413 metro) joango dira maiatzaren 17an, igandean, Laudioko gazteak. Autobusa 8:30ean aterako da Laudio Institutuko bus geltokitik eta 16:00etan itzuliko dira Amezketatik. Izena emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da. Nola ibilaldia hala programa DBHko ikasleei zuzendua dago, eta Laudioko udalak eta Mendiak eta Herriak elkarteak kudeatzen dute.

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander A˝ibarro Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia