Street Bikers-en Laudioko IV Kontzentrazioa

Street Bikers-en Laudioko IV Kontzentrazioa

  • 2015-06-24

Uztailaren 4an eta 5ean egingo du Street Bikers taldeak Laudioko IV Kontzentrazioa. Ekitaldia 10:00etan hasiko da Aldai plazan jarriko dituzten haurrentzako puzgarriekin eta izen- emateekin. 11:30ean ekingo diote ibilbideari. Tartean, Iker Eskuzari omenaldia egingo diote, eta 13:00etan Azoka tabernan luntxa egongo da. 14:30ean institutuko futbito zelai estalian izena-eman duten pertsonentzako bazkaria jarriko dute. 17:00etan hasiko ...

Gehiago irakurri

Mugagabe Trail Laudiorekin menditik korrika egiteko aukera

Mugagabe Trail Laudiorekin menditik korrika egiteko aukera

  • 2015-06-24

Uztailaren 26an egingo du Mugagabe Trail Laudio taldeak mendi lasterketa. Lehiaketa 09:30ean abiatuko da Aldai plazatik. Bi modalitate egongo dira; 42 kilometro eta 2600 metroko desnibela izango du lehenak, eta 25 kilometro eta 1600 metrokoa bigarrenak. Ibilbidea Laudio inguratzen duten mendietatik pasatuko da: Goikogane, Mugarriluze, Kamaraka, Arrabatxu, Gallarraga eta Kirutzeta tontorretatik. Lasterketa egiten den bitartean ...

Gehiago irakurri

Enpresa berrientzako zerga sistemaren inguruko doako ikastaroa

Enpresa berrientzako zerga sistemaren inguruko doako ikastaroa

  • 2015-06-24

Tokiko Garapen Agentziak ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiei zuzenduta dagoen zerga sistemaren inguruko doako ikastaroa antolatu du. Formakuntza saioa uztailaren 8an eta 9an egingo da, 9:00etatik 12:30era. Tailerrak negozio bat abiatu duten pertsonei kudeaketa on bat nola egin irakastea du helburu. Izen emateak Agentzian bertan, 94 403 49 80 telefonoan eta garapenagentzia@laudio.eus helbidean egin daitezke.

Gehiago irakurri

KZguneak informatika ikastaroak eskainiko ditu uztailean

KZguneak informatika ikastaroak eskainiko ditu uztailean

  • 2015-06-24

KZguneak ofimatika, oinarrizko Interneta eta Google Apps inguruko ikastaroak eskainiko ditu uztailean. Kurtsoak gazteleraz izango dira eta arratsaldez egingo dituzte. Informazio gehiago nahi duenak Lamuza parkean dagoen Kzgunera jo lezake. Online egiteko ikastaroak ere badaude.

Gehiago irakurri

Osakidetzak Interneten dituen zerbitzuei buruzko hitzaldia

Osakidetzak Interneten dituen zerbitzuei buruzko hitzaldia

  • 2015-06-24

Anbulatorioan Interneten Osakidetzak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko hitzaldia egingo dute uztailaren 1ean. Hitzordua 18:00etan izango da eta “Aurretiko Zita” eta “Osasun Karpeta” erabiltzen irakatsiko dute. Interesatuek anbulatorioan bertan edo 946 00 74 80 telefonoan izena eman lezakete.

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander AŮibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia