Zilarrezko bi medaila eta brontzezko bat Taekwondo Klubarentzat

Zilarrezko bi medaila eta brontzezko bat Taekwondo Klubarentzat

  • 2015-03-24

Martxoaren 8an Laudioko Taekwondo Klubeko kadeteek Euskadiko Txapelketan hartu zuten parte. June Ibarrolak eta Saioa Casalesek zilarrezko medaila eskuratu zuten, eta Yerai Alonsok brontzezkoa. Maider Astobiza, berriz, laugarren sailkatu zen.

Gehiago irakurri

Sugarrak Saskibaloi Kluba taldea osatzeko mutil bila dabil

Sugarrak Saskibaloi Kluba taldea osatzeko mutil bila dabil

  • 2015-03-24

Sugarrak Saskibaloi Kluba taldea osatzeko 2000 eta 2002 urte artean jaiotako mutilen bila dabil. Parte hartzera animatzen direnei entrenamenduetara bertaratzeko deia luzatu diete. Astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 19:00etara elkartzen dira Lamuza-Granja kiroldegian, eta ostiraletan 17:00etatik 18:30era.

Gehiago irakurri

Kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea apirilaren 9an bukatuko da

Kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea apirilaren 9an bukatuko da

  • 2015-03-24

2015. urtean gauzatuko diren kirol ekitaldietarako diru-laguntzak apirilaren 9 arte eskatu ahalko dira. Pertsona eta elkarte interesatuek www.laudio.eus web gunean kontsulta ditzakete oinarriak, Kultur Arloko “Diru-Laguntzak” atalean. Informazio gehiagorako 944 034 900 telefonora dei liteke.

Gehiago irakurri

Ebook-ak eskuratzeko aukera liburutegian

Ebook-ak eskuratzeko aukera liburutegian

  • 2015-03-24

Hemendik aurrera liburutegiko bazkideek liburu elektronikoen mailegua egiteko aukera izango dute. Liburutegiak 7 ebook gailu jarriko ditu herritarren eskura. Irakurtzeko makinetan euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez dauden 50 liburu sartu dituzte. Erabiltzaileek Ebooka hilabete batez erabiltzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri

Errakuntza

Errakuntza

  • 2015-03-24

Orain dela gutxi etxez-etxe banatu diren Zuin bihilabetekarian, hutsegitez, Mariola Migueles Mendetasunen Prebentziorako teknikari bezala agertzen da eta Mariola Miguel da.

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Zure Laudio Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia