Laudion erosteak saria dakar

Laudion erosteak saria dakar

  • 2015-05-26

Maiatzaren 18tik ekainaren 14 arte Laudion erosteak abantaila dakar. APILLera atxikituak dauden establezimenduetan erosketak egiten dituzten pertsonek sari ezberdinen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, erosketa- tiketa gorde beharko da eta elkarteko bulegoetan aurkeztu, atxikitutako dendetan aurkitu daitezkeen liburuxkekin batera.

Gehiago irakurri

Ziklomotorren azterketa

Ziklomotorren azterketa

  • 2015-05-26

Ziklomotorrek dituzten herritarrek IAT azterketa egin beharko dute ekainaren 9an 09:30etan eta honek 27,05 euro balio ditu. Behaketa udal-biltegi ondoan egingo da eta diru kopuru zehatza eraman beharko da.

Gehiago irakurri

Drumgorri aretoan kontzertuak

Drumgorri aretoan kontzertuak

  • 2015-05-26

Drumgorri aretoak hainbat jarduera antolatu ditu ekainean zehar. Hilaren 5ean, ostiralean, 21:00etan The Bilbobillies taldeak country eta 50.Hamarkadako rockabilly musika estiloetako kontzertua eskainiko du doan. Ekainaren 11n, ostegunean, 21:00etan The Movement talde daniarraren txanda izango da. Sarrerak 10 euro balioko ditu. Ekainaren 13an, berriz, larunbatean, 21:00etan Lyrikan style eta Dj Funiren doako saioa egongo da ...

Gehiago irakurri

Miguel Torrúsek emandako doako akuarela lantegia

Miguel Torrúsek emandako doako akuarela lantegia

  • 2015-05-26

Ekainaren 5ean 10:00etan Kultura etxean Miguel Torrús akuarelistak master class bat emango du. Lantegian teknikak, prozedurak eta kolore berriak ikasiko dira, besteak beste. Izen ematea doakoa da eta Kultur etxean egin daiteke.

Gehiago irakurri

“Il Circo italiano” Laudion izango da berriro ere

“Il Circo italiano” Laudion izango da berriro ere

  • 2015-05-26

Iazko ekainean izandako arrakasta ikusita, “Il Circo italiano” zirkua Laudion izango da ekainaren 15etik 21era. Aurten ere, Udalak arduradunekin lankidetza hitzarmena sinatu du eta prezio herrikoiak adostu ditu. Bertan pailazoak, akrobatak, magia ikuskizuna eta musika egongo dira, besteak beste.

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander Aibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Zure Laudio Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia