Tokiko Agenda 21 - LAUDIO XXI

Zergaitik prozesu hau?

Globalizazioa, demografia hazkundea eta kontsumo mailen igoerak mundu osoan berarekin batera dakar baliabideen eskarian egundoko igoera. Herrialde industrializatuok obligazioa daukagu nazioarteko elkartasuna bultzatzeko garapen bidean dauden herrialdeekiko eta hirugarren mundua deitutako horren herrialdeekiko, izan ere horien bizkar eta lepo gainetan jausten baita gizarterik garatuenek, gu gauden honek barne, sortutako ingurugirio inpaktuen eta eraginen zatirik handiena.

Hori gutxi balitz, gaur eguneko ekonomi garapen eredua da gizarte injustizia ikaragarrien kausatzaile zuzena. Esate baterako, munduko bizilagunen seirenak bakarrik irabazten du munduko errenta osoaren hiru laurdenak baino gehiago  Horrek sortzen du planeta honetako bizilagunen erdia baino gehiago behartsuak izatea, hau da, euren oinarrizko behar izanak ezin ase eta bete ditzaketela.

Tendentzien aurreikuspenak seinalatzen du gaur eguneko ingurumena, gizarte eta ekonomi arazoetako asko larriagotu egin ahal direla datorren hamarkadan, batez ere, funtsean gaur eguneko ekoizpen eta kontsumoko eredua dela eta. Beraz, aldatu behar ditugu gure pentsatzeko moduak, gure baloreak, gure bizimodu estiloak eta gure kontsumo jarrera eta pautak. Geure funtsezko zeregina izan behar da belaunaldien arteko eta herrialdeen arteko elkartasuna.

Derrigorrekoa da konpromisio finkoa hartzea jasangarritasunean oinarritutako garapen eredu berri baterantz aurrera egin ahal izateko.

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Zure Laudio Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia