Tokiko Agenda 21 - LAUDIO XXI

Eskolako Agenda 21

Zer da?

Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko.
Hauek dira Eskolako Agenda 21en funtsezko oinarriak:

  • Eskolaren ingurumena hobetzea.
  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.
  • Tokiko komunitatean parte hartzea.

Eskolako Agenda 21ak ikasleei beren ingurumen hurbilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki iraunkorragoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.

Nola garatzen da?

Hezkuntza zentroa programara atxikitu ostean, ingurumen batzorde bat antolatzen du, zeinetan, Ingurugelak onartutako Eskolako Agenda 21eko arduradunak parte hartzen duen. Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat hautatzen da, eta horren inguruan garatzen da programa, hiru lan-eremuak (ikastetxearen kudeaketa iraunkorra, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen parte hartzea) alde batera utzi gabe.
Informazio eta sentsibilizazio fasea egin eta gero, batzordeak diagnostikoa ez ezik, ekintza plan bat ere egin eta gauzatu behar du. Eskolako Agenda 21eko (EA21) programara atxikitako ikastetxeetako eskola-umeak eskola arteko foroan parte hartzera deituta daude. Parte-hartzaile bakoitzak ikasturtean hautatutako gaiaren inguruan ikastetxean egindako azterketa-lana, eta azterketa horretan oinarritutako gomendioak aurkezten ditu. Azkenik, udal foroan, ikastetxe bakoitzeko ordezkariek, ikasturtean zehar egindako lana, ateratako ondorioak eta ekarpenak aurkezten dituzte Alkate eta Zinegotzien aurrean.

Eskolako Agenda 21 Laudion:

Laudioko Eskolako Agenda 21a 2003-2004 ikasturtean hasi zen. Udalerriko hezkuntza zentro guztiek hartzen dute parte programa honetan eta martxan jarri zenetik honako gai hauek landu dira:

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia