Basabideak Laudio

Burdin hesia I Burdin hesia II Errekabieta bidea


Errekabieta bidea

Ezaugarriak Artxiboak Profila Deskripzioa Irudiak

Cinturón de Hierro, recorrido largo

Ezaugarriak:

  • Zailtasuna: Ertaina-baxua (desnibela)
  • Distantzia: 3,021 km
  • Gutxieneko altuera: 180 m
  • Gehieneko altuera: 490 m
  • Igoeran metatutako desnibela: 320 m
  • Jaitsieran metatutako desnibela: 17 m
  • Ibilbide zirkularra: Ez
  • Lokalizazioa: Laudio Ibarra, Bilboko hegoaldera dagoen sistema menditsuko parte den Ganekogorta ingurumariak
  • Nola heldu: Ugarten, Sagastian edo baita Lezeagan ere autoa aparkatuta utzita, Isusi auzora eta Ermuko Andre Mariaren Santutegira igotzen den errepidea jarraituta.
  • Zoladura mota: Urraspidea bere ibilbide zatirik handienean, basabideekin zati batean bat eginez.
  • Edateko ura: Ez. Ermuko Andre Mariaren Santutegian, ibilbideren amaieran dagoen erreka, latsa edo iturrian freskatu ahal gara, baina horietako bat bera ere ez da pertsonek edateko ona.
  • Aterpeak: Ez


GPS Artxiboak


Terrenoaren profila

Perfil Cinturón de Hierro I


Deskribapena eta oharrak:

Joan etorri lerroko ibilbide lasaia, desnibel apur batez, Laudio udalerriaren mugarteko Iñarrondo eta Lorbide erreken albotik paraleloan doan, Araba probintziak Bizkaiarekin muga egiten duten lekutik. Ibilbideak zeharkatzen ditu errekondoko landaretzak eta "radiata" pinuz birlandatutako zonak, leku batzuetan hostozabalen landaretza berreskuratzen ari den argi une batzuk zehartuz. Ibilbideak Lezeagan du hasiera, ibilbide hasierako kartel adierazle ondotik.

Bidea seinalatuta dago une oro ibilbidearen izena ipinita duten balizekin edo kartel gezidunen bitartez. Soilik desbideratzen da, era xumean, ibilbide erdi aldera edo, egurrezko atsedenleku-begiratokian; hortik behatu ahal da Atxorrotz-en ebakidura eta neguan, zortea izanez gero, Lorbide errekako ur-jauzi txikitxoa.

Horren ostean, bueltatuko gara bidera igotzeko Mintegieta aldeko karobietaraino eta Isusi auzoraino lehenik, Ermuko Andre Mariaren Santutegiaren ingurunean amaitzen dena.

Ibilbideko leku batzuetan GPS-aren estaldura galdu ahal dugun arren, baina ez dugu arazorik izango galdu egin garelako edo.

Ibilbidean ipinita daude kartel didaktikoak karobiak eta elurtegiak nola erabiltzen ziren azaltzen dizkigutena eta Laudio Ibarreko mitologiaz hitz egiten digutenak. Baita posible da ere ibilbidean zehar orkatzak ikustea, batez ere, goizeko lehen orduan.

Ibilbidea amaitzean, leku beretik jaitsi ahal gara, edo errepidetik zehar, jaitsiera zertxobait arinagoaren bila bagabiltza. Ibilbidearen amaierak bat egiten beste bide batzuen hasierekin, Ganekogortarako igoera, edo Burdin hesian zehar ibilbide didaktikoak.

Ibilbidea umeekin ere egin ahal da, posible da.


Irudiak

Foto Senda Errekabieta Foto Senda Errekabieta
Foto Senda Errekabieta Foto Senda Errekabieta
Foto Senda Errekabieta Foto Senda Errekabieta
Panel Localización Panel Mitología
Panel Neveras Panel Caleros


Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia