• Hasiera
  • A PHP Error was encountered

    Severity: Notice

    Message: Trying to get property of non-object

    Filename: public/menu.php

    Line Number: 43

    A PHP Error was encountered

    Severity: Notice

    Message: Trying to get property of non-object

    Filename: public/menu.php

    Line Number: 44

  • Gaztelania

Laudio: gure harana

Kondaira-lurraldea: Araba
Eskualdea: Aiara Bailara
Luze-zabalera: 37,7 km2
Altitudea hirigunean: 130 metro
Biztanlegoa: 18.237 biztanle (Emakumeak 9.231 - Gizonak 9.006) -2016.09.28-
Kokapen geografikoa: 43º09’4’’ Ipar-latitudean eta 2º57’22’’ mendebalde longitudean

Laudio Arabako iparraldeko udalerria da, Bizkaiarekin muga egiten duena. Aiarako eskualdean kokatzen den herri honek 20.000 biztanle inguru dauzka eta, jende kopuruari dagokionez, Arabako bigarren hiria da, Gasteiz hiriburuaren atzetik. Eskualdeko herri handiena da bai jende kopuruaren aldetik eta baita ekimen industrial eta merkatalengatik ere.

Laudio herriak 37.675 kilometro karratuko azalera dauka eta zazpi auzotan banaturik dago: Ugarte, Gardea, Areta, Latiorro, Larrazabal-Landaluze, Larraño eta hirigunea. Nerbioi ibaia da auzo guzti hauen ardatz nagusia bera baita herrian dagoen ibairik garrantzitsuena. Nerbioiak zazpi kilometrozko ibilbidea dauka udalerria zeharkatzeko eta ibilbide nohetan herrian dauden gainontzeko erreketatik hartzen du ura ugariak baitira Laudion dauden erreka txikiak: San Juan, Aldaikorreka, Oleta, Larra, Zabale eta Olarte, besteak beste.

Erreka guzti hauen jaioterria Laudion bertan kokatzen da inguruko mendietatik sortzen baitira. Haran bat izanda mendiek eragin handia izan dute Laudioren garapenean. Nahiz eta altuera 130 metrokoa izan hirigunean, oso bestelakoa izan daiteke auzoaren arabera eta batez ere mendi gailur ugarietan: Pagolar (718 m), Mostatxa (667 m), Elorritxugana (721 m), Zenagortagane (700 m), Kamaraka (782 m), Goikogane (698 m) edo Lujamendi (470 m).

Esan bezala, Laudiok Bizkaiarekin muga egiten du eta oso gertu dago bai Bilbotik (20 kilometrotara) eta baita Gasteiztik ere (47 km-tara). Iparraldetik muga egiten du Okondo eta Arrankudiaga herriekin; ekialdetik Arrankudiaga eta Orozkorekin; eta mende eta hegoaldetik Okondo eta Aiararekin.

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia