Jaiei buruzko herri galdeketa

Bideoa


Laudioko historiako lehenengo herri galdeketa loteslea

San Roke jaiak noiz ospatuko diren erabakiko dute

Laudio, 2016ko urtarrilaren 10a. - Laudioko Udalak eta herritarrek mugarria jarriko dute historian gauzatuko duten lehenengo herri galdeketa loteslean. Ekimenaren helburua da erabakitzea herriko jaien datak, gaur egun abuztuaren 15, 16, 17an eta hilaren azken astean ospatzen direnak.

Plebiszitua urtarrilaren 22an izango da, hauteskundeen ondorioz atzeratu ostean. Deialdia egingo dute herrian erroldatuta dauden 16 urte gorako pertsona ororentzat (baldin eta 2016an bete badituzte). Guztira 15.404 pertsona dira, herrian gaur egun erroldatuta dauden 18.303ren artean.

Hiru aukera

Laudioarrek erantzun beharko dute hurrengo galdera: “Zein data da egokiena, zure ustez, Laudioko Jaientzat?”. Horretarako hurrengo aukeretako bat hautatu beharko dute:

  1. Oraingo datak: 15, 16, 17 eta abuztuko azken 5 egunak, azken igandean bukatzeko.
  2. Jaien hasiera San Roke eguneko aurreko ostiralean eta bukaera hurrengo asteko igandean, hau da, 10 eguneko iraupena.
  3. Jaien hasiera abuztuaren 15ean eta iraupena 7 eta 10 egun bitartekoa.

Bozketa lekuak

Bozketa gauzatuko da 09:00etatik 20:00ak arte hurrengo lekutan:

  1. Areta: Santa Ana Nagusientzako Zentro Sozio-Kulturala
  2. Gardea: Gardeako Eskola Zaharrak
  3. Herrigunea: Laudio Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea
  4. Ugarte: La Milagrosa Ikastetxea
  5. Latiorro: Latiorro Ikastetxea
  6. 16 eta 17 urte bitarteko bozkatzaileak: Udaletxeko beheko solairua.

18 urte gorako bozkatzaileek joko dute egokitzen zaien ohiko hauteslekura erroldahelbidearen arabera eta hauteskunde prozesu arruntetan bezala. 16 eta 17 urteko bozkatzaile orok bozkatuko dute Laudioko Udaletxeko beheko solairuan.

Emaitzak

Bozketak babes legala izan dezan deitutako herritarren %20ak parte hartu beharko du. Hau da, 3.080 pertsonek. Emaitzak publiko egingo dira 21:30ak inguru urtarrilaren 22an, bozketa guneen itxieraren ondoren eta zenbaketa eta gero. Horretarako Udalak ohikoan erabiltzen dituen komunikazio bideak erabiliko dira, hau da, www.laudio.eus webgunea, Zuin informazio agendan, @LaudiokoUdala Twitter kontua eta prentsa ohar bidez.

Bozkatzera deia

Galdeketaren protokolo guztiarekin batera, Laudioko Udalak komunikazio kanpaina berezi bat jarri du martxan herritarrak parte hartzera animatzeko historikoa izango den galdeketa honetan. Hala, On Terentzio erraldoi laudioarra protagonista duen kartel berezi bat diseinatu da, Osaba Sam irudi ezagunean inspiratuta. Horren helburua da atentzioa deitzea eta jaien datak hautatzeko galdeketa honetan parte hartzera deitzea.

Atzeratutako eztabaida

Sanrokeen datak eztabaidagai izan dira bi arrazoi direla medio. Lehenik eta behin, Bilboko Aste Nagusiarekin bat egiten dutelako, bigarrenik, iraupenagatik.

Berez, 2011n eztabaidatu zen egokiak zen eredua mantentzea zenbait kultur talde eta eragileren artean. Gainera, inkesta gauzatu zuten 200 herritarrekin. Kasu horretan, jarraikortasunaren aldeko apustua egin zen.

2014an jaiek izandako arrakasta ikusita, Bilbo Aste Nagusiarekin ez baitzuten bat egin, eztabaida azalaratu zen berriro eta udalak babestu zuen. Jaietan inplikatzen den lagun talde batek -norbanako gisa edo elkarteetan- ardura hartu zuen zuzentzeko eta 2015ean txostena eman zioten udalari. Bertan jaso zituzten jaietarako balizko datak eta aldeko zein aurkako alderdiak.

Udazkenean abiatu zuten parte hartzerako prozesua eta eztabaidarako jardunaldian murriztu ziren aukerak hiru posibilitatera. Modu horretan jarri ziren oinarriak urtarrilaren 22ko herri galdeketarako.

Hasieran tokiko erakundearen asmoa zen galdeketak bat egitea Eusko Legebiltzarreko hauteskundeekin, ordea, data aurreratu zenez, udalak ez zuen denborarik izan antolatzeko.

Hala eta guztiz ere, ez zioten uko egin deialdia bateratzeari eta iragarri zuten, Kongresu eta Senaturako hauteskundea berriak egonez gero, egun berean deituko litzateke sanrokeen datak hautatzeko galdeketa. Hitzordu hori ez denez egin, deialdia urtarrilaren 22an izango da.

Sanrokeak gaur egun

Orain arte Laudioko Jaiek hurrengo eredua jarraitu dute. Abuztuaren 15ean jartziten da txupinazoa eta 16an San Roke ospatzen da. Abuztuaren 17an ospakizunak antolatzen dira pertsona nagusien inguruan, izan ere, Atzoko Gaztearen eguna da eta.

Geldiunearen ostean, jaiak berriro hasten dira abuztuko azken astean. Berakatz Egunarekin abiatzen dira asteazkenean eta hurrengo egunean, ostegunean, Kuadrillen Eguna da. Horren ondoren Baserritarren Eguna ospatzen da. Larunbatean jaietako egun haietako bat izaten da, Odolosteen Eguna. Azkenik, igandean, Kofradiaren Egunaren ospakizunarekin eta Erroketxuren erreketarekin bukatzen dira jaiak.


Emaitzak

  ARETA GARDEA UGARTE LATIORRO HAZ IES LAUDIO BHI GUZTIRA
1 2 3 4
ERROLDA 1617 630 2069 2464 280 2341 2017 2373 2003 15.794
BOTOAK Zk 141 99 219 239 50 377 297 331 319 2.072
% % 8,72 % 15,71 % 10,58 % 9,70 % 17,85 % 14,16 (1.324) % 13,12
1. aukera 45 38 76 103 35 179 140 146 143 905 % 43,68
2. aukera 16 12 16 18 7 23 21 22 17 152 % 7,34
3. aukera 74 48 125 115 8 172 135 157 154 988 % 47,68
Boto zuriak 6 0 1 3 0 1 0 2 4 17 % 0,82
Boto baliogabeak 0 1 1 0 0 2 1 4 1 10 % 0,48

2.072 pertsonek parte hartu dute bozketan (13,12%), baina ez da lotesle izateko ezarri zen minimoa gainditu (%20a), beraz, San Roke jaiek oraingo datak mantenduko dituzte. 


Prentsa