Mikrorrelatoak

Irergi, amandre: Zeruan zer berri?

Hori galdetzen omen zioten aspaldi gure amandre eta Eguzkiren ahizpa Ilargiri ingurukoek. Ez da otoitza, ez da gurtza, galdera da. Maila berean egon ez arren, eta elkarrengandik ehun milaka kilometrora egonda ere, euren burua sendi berekotzat duten bi izakiren arteko elkarrizketa hasten da horrela.

Ilargitzarra bart izan duguna! Haren argi hitsa leihoan zehar sartu zaigu gaueko ordu txikietan, nahita utzi baikenuen pertsiana igota.

Eta zeinen ederra pentsatzea alboan duzun pertsonaren zein kontinentearen kontrako muturrean daudenen begiradak han goian elkartu direla.

Zeinen ederra pentsatzea akaso gure begiradek argitzen dutela Amalurren lehenengo alaba. Akaso, geure begiek grina biziz elkar bilatzen dutenean, han goian dutela topagunea, eta bila ibiltzearen grina horrek pizten duela geure amandreetako baten aurpegia.

Ilargi. Elkarren bila. Bilargi… 

Antzinako agurra Mauriziaren ahotan: YouTube

Gontzal

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Zure Laudio Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia