Mikrorrelatoak

Itxialdia

Itxialdia. Denbora hilda. Txukuntasun falta. Denbora luzez pilatutako kutxak bere lekuan kokatu. Cutter batek ebakitzen du akaro eta oroipenak gordetzen dituen zigilu aharkitua. Zauri infektatu baten moduan, emanazioak begiak zipriztintzen dizkit. Azaldu ezin ditudan paperen artean agertu dira zure argazkiak. Zure irribarre miresgarria eta gaizkile itxura. Gogoratzen ditut paseoak eta muxuak eta nostalgian itotzen naiz arratsaldez-arratsalde. Berpizten ditut esku lotuak eta mozkortzen ninduen zoriontasuna, piperrak egiten nituenean klaseetan eta entrenamenduetan elkarrekin egoteko. Patuak berriro batzea nahiko balu bezala, kasualitateak nahi izan du topo egitea hori posible egiten duen leku bakarrean; supermerkatuan. Gure gorputzak gurutzatzen dira nire laguntza apurrarekin pasillo estuan. Irrikak erretzen nau eta begien distira kargatzen dut. Saiatzen naiz zu agurtzen eta zure begirada nahastuak ez nau ezagutzen. Kontserben artean ukitzen ditut lata hilak eta bat-batean gogoratzen dut zure txatxukeria eta hutsalkeria eta sumatzen dut faltan botatzen nuena zela nire inozentzia, eta ez zu. Ergela.

Iker Jiménez

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Zure Laudio Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia