2011/11/02ko ohiko bilera

2011ko azaroaren 2ko 09:00etan, Udal honetako Udalbatzak egingo duen OHIKO bilerarako aztergaien zerrenda.

1. 2011ko Udal Aurrekontuko Kredituen Aldaketa espedienteen onarpen Dekretuen berri ematea 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, eta 33/11 zk.- Alkate Lehendakaritzaren proposamena, Ogasun eta Ondare Arloko Zinegotzi Ordezkari Laguntzailearen bitartez aurretiko Osoko Bilkurarako Informazio Batzordearen ebazpenaz.

2. 2012 urterako Udal Zergak eta Tasak arautzen dituzten Ordenantza Fiskalak eta Udal Prezio Publikoak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa.- Alkate Lehendakaritzaren proposamena, Ogasun eta Ondare Arloko Zinegotzi Ordezkari Laguntzailearen bitartez aurretiko Ogasun eta Ondare eta Funtzio Publikoa eta lan Harremanetarako Arloetako Informazio Batzordearen ebazpenaz.

3. Gidatzeko eta Zirkulazioko baimenean helbidea aldatzeko izapideen gaineko Arabako Trafiko Buruzagi Probintzialarekin hitzarmena.- Alkate Lehendakaritzaren proposamena, aurretiko Osoko Bilkurarako Batzorde Informatiboaren ebazpenaz.

4. EAJ Udal Talde Politikoak aurkeztu duen idazkia ikusita Aiarako Taldean Laudioko Udalaren ordezkarien izendapena.- Alkatetza Lehendakaritzaren proposamena, aurretiko Osoko Bilkurarako Informazio Batzordearen ebazpenaz.

5. PNV Udal Talde Politikoak aurkeztu duen idazkia ikusita “Kantauriko Urkidetza” Uren Partzuergoko Asanblada Orokorrerako Laudioko Udalaren ordezkarien izendapena zehazten duen 2011ko urriaren 18 eguneko 2.471. Dekretuarena berri ematea.- Alkatetza Lehendakaritzaren proposamena, aurretiko Osoko Bilkurarako Informazio Batzordearen ebazpenaz.

6. 2011ko azaroaren 20an izango diren Hauteskunde orokorretarako mahaiak osatzeko Mahaiburuak eta Bokalak izendatzea.- Alkatetza Lehendakaritzaren proposamena, aurretiko Osoko Bilkurarako Informazio Batzordearen ebazpenaz.

7. Erkidegoko Hezkuntza Administrazioak ITZARRI -EPSV pentsio funtsari Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Publikoan lanean egon den irakasle bakoitzagatik egin dion ekarpena ordaintzea Lanbide Heziketako Udal Eskolan 2010. urtean zehar lanean egon diren irakasleei.- Alkate Lehendakaritzaren proposamena, Ogasun eta Ondare Arloko Zinegotzi Ordezkari Laguntzailearen bitartez aurretiko Ogasun eta Ondare eta Funtzio Publikoa eta lan Harremanetarako Arloetako Informazio Batzordearen ebazpenaz.

8. OMNIA Udal Talde Politikoaren ordezkaritzan Nerea Gonzalez Garcia andereak aurkeztu duen 2011ko Gabonetako argiztapena alokatzea eskatuz.- Osoko Bilkurarako Informazio Batzordearen ebazpena.

Ruegos y preguntas

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia