2012/01/30ko osoko bilkura

2012ko urtarrilaren 30eko 11:00etan, Udal honetako Udalbatzak egingo duen OHIKO bilerarako aztergaien zerrenda.

1.- 2011ko Udal Aurrekontuko Kredituen Aldaketa espedienteen onarpen Dekretuen berri ematea 45/11 zk.- Proposamen Teknikoa eta Alkate-Lehendakaritzarena, Ogasun eta Ondare Arloko Zinegotzi Ordezkari Laguntzailearen bitartez, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren ebazpenaz.



2.- Udal Zergak eta Tasak arautzen dituzten Ordenantza Fiskalak eta Udal Prezio Publikoak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa.- Proposamen Teknikoa eta Alkate-Lehendakaritzarena, Ogasun eta Ondare Arloko Zinegotzi Ordezkari Laguntzailearen bitartez, aurretiko Ogasun eta Ondare eta Funtzio Publikoa eta Lan Harremanetako Arloetako Batzorde Informatiboaren ebazpenaz.



3.- Udal Erregistroan Euskal Erkidegoari zuzendutako idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onartu zuen erabakia betetzea eskatuz PSE/EE Udal Talde Politikoaren izenean Txaro Sarasua Diaz andereak aurkeztu duen mozioa.- Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpena.



4.- Herritarren Informazio eta Partaidetzari buruzko Araudia eratzea eskatuz PSE/EE Udal Talde Politikoaren izenean Txaro Sarasua Diaz andereak aurkeztu duen mozioa.- Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpena.



5.- Gure inguruko mendien industrializazioa bertan behera uztea eskatuz Juan Angel Lekanda Ilarramendik aurkeztu duen idazkia, eta BILDU Udal Talde Politikoak, eztabaidatua ahal izateko, bere gain hartua.- EAJ-PNV Udal Talde Politikoaren mozio alternatiba.- Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpena.



6.- Garoña Zentral Nuklearra itxi dezaten eskatuz BILDU Laudiok aurkeztu duen mozioa.- EAJ-PNV Udal Talde Politikoaren mozio alternatiba.- PSE-EE Udal Talde Politikoaren mozio alternatiba.- Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpena.



7.- OMNIAk sortutako Herritarrak Parte-hartzeko Bilgunean Udal Talde Politikoen parte-hartzea eskatuz OMNIA Udal Talde Politikoaren izenean Nerea Gonzalez Garciak aurkeztu duen mozioa.- Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpena.



8.- Tokiko Erakundeen finantzazioaren gainean BILDU eta PSE-EE Udal Talde Politikoek aurkeztu duten mozioa.- EAJ-PNV Udal Talde Politikoaren mozio alternatiba.- Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpena.



9.- Carlos Urquijo Valdivielso jaunaren PP Udal Talde Politikoko zinegotzi izateari uko egitearen aurkezpena.



10.- Erregu eta Galderak

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia