2012/09/24ko ohiko bilera

09:00etan, Udal honetako Udalbatzak egin duen OHIKO bilerarako aztergaien zerrenda.

1.- 2012ko ekainaren 26ko 10. zenbakia eta uztailaren 11ko 11. zenbakia duten akta onartzea.

 

2.- 2012rako Udal Aurrekontuko Kredituak aldatzeko 20/12 zenbakidun espedientea, Kreditu Gehigarriak Emateagatik.- Proposamen Teknikoa eta Alkate-Lehendakaritzarena, Ogasun eta Ondare Arloko Zinegotzi Ordezkari Laguntzailearen bitartez, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

 

3.- Hileta edota Omenaldi Zibilak arautzen dituen Udal Ordenantzaren behin-betiko onarpenaren berri ematea.- Proposamen Teknikoa eta Alkate-Lehendakaritzarena, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

 

4.- Hauteskunde-mahaietako mahaiburuak eta mahaikideak izendatzea, Eusko Legebiltzarrerako 2012ko urriaren 21ean izango diren hauteskundeetarako mahaiak eratzeko xedeaz.- Proposamen Teknikoa eta Alkate-Lehendakaritzarena, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

5.- 2012 urteko 1949zk. Dekretuaren berri ematea, "Kantauriko Urkidetza" Partzuergoko Asanblada Orokorreko Udal Ordezkarien izendatzea, Txaro Sarasua Díaz andrearen baja eskaeraren ondoren.- Proposamen Teknikoa eta Alkate-Lehendakaritzarena, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

6.- Ur-horniketa proiektua Santa Luzia eta Isusi auzoetara.- Behin betirako onarpenaren proposamena.- Alkatetzaren proposamena, aldez aurretiko Hirigintza eta Ingurumen eta Obrak, Zerbitzuak eta Mantentze Arloetako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

 

7.- Mendekotasun eraginak sorrazten dituzten Ostalaritza-Establezimenduen kokapenari buruzko Udal Ordenantza indargabetzeko edo baliogatzeko Hirigintza Araudia aldatzeari buruzko Plan Berezia.- Behin betirako onarpenaren proposamena.- Alkatetzaren proposamena, aldez aurretiko Hirigintza eta Ingurumen eta Obrak, Zerbitzuak eta Mantentze Arloetako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

8.- Laudioko Iraunkortasunerako Tokiko Ekintza Planaren (2011-2020) 1. Aldaketaren onarpenaren proposamena.- Alkatetzaren proposamena, aldez aurretiko Hirigintza eta Ingurumen eta Obrak, Zerbitzuak eta Mantentze Arloetako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

9.- OMNIA eta PSE-EE Udal Taldek Politikoeen mozio transakzionala"Tren-geltokiko markesinak eta irisgarritasuna."ri buruz.- Aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

10.- OMNIA Udal Talde Politikoaren mozioa: "Sakanguneak eta goraguneak".- PSE-EE Udal Talde Politikoaren mozio alternatiba.- EAJ-PNV Udal Talde Politikoaren mozio alternatiba.- Aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

11.- OMNIA eta EAJ/PNV Udal Taldek Politikoeen mozioa"Udalerriko errepideen egoera"ri buruz.- Aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

12.- EAJ-PNV Udal Talde Politikoaren mozioa "Tokiko Garapen Agentzia"ri buruz.- PSE-EE Udal Talde Politikoaren mozio alternatiba.- Aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

13.- BILDU, EAJ-PNV eta OMNIA Udal Taldek Politikoeen mozioa, eztabaidatu ahal izateko Alvaro Barrios Medina jaunaren idatzia, Berlojatzen elkartearen izenean, Doctor Flemingeko 5. zk.ko eta Jose Arrueko 1. eta 3. zk.etako, Virgen del Carmeneko 4. zk.ko, eta Aretako 4. eta 6. zk.etako higiezinen eta ukitutako gainontzeko higiezinen planteamenduarekin ados ez dagoela adierazteagatiko arazoa konpontzeko konpromisioari buruz.- Aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

14.- Gobernu Organoen kontrola. Erregu eta Galderak.

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia