2017/01/30eko ohiko bilkura

2017ko urtarrilaren 30reko 18:00etan, Udal honetako Udalbatzak egin zuen ohiko osoko bilkura


Bideoa (jatorrizko soinua)


Akta


‚ÄčAztergaien zerrenda

1. Unai Llano Andak aurkeztu duen mozioa, “Aretako bulegoa ixteko Kutxabankek erakutsi duen asmoaren gainekoa”, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

2. 2016ko iraileko 26ko 13 zenbakia eta urriaren 27ko 15 zenbakia duten aktak onartzea.

3. Berri ematea 2016/12/19 eguneko 2937 zk. duen Dekretuaz, itxitako ekitaldietan oker aitortutako eskubideak erregularizatzeko  ezabatzeaz eta kontuetan baja emateaz. Ebazpenerako proposamen  Alkatetza-udalburuarena, Ogasun eta Ondare arloko zinegotzi ordezkari laguntzailearen bitartez.

4. 2016ko udal aurrekontuko kredituen aldaketa espedienteen onarpen Dekretuen berri ematea 33/16 eta 34/16 zk. Ebazpenerako proposamen  Alkatetza-udalburuarena, Ogasun eta Ondare arloko zinegotzi ordezkari laguntzailearen bitartez.

5. 2017 urterako Udal Aurrekontua eta Udal Euskaltegiaren Aurrekontua luzatzea eta egin beharreko doitzeak onartzeaz, 2017/01/12 eguneko 46zk. duen Dekretuen berri ematea. Ebazpenerako proposamen  Alkatetza-udalburuarena, Ogasun eta Ondare arloko zinegotzi ordezkari laguntzailearen bitartez.

6. Laudio Udalaren adierazpena, 20.000 biztanlez beherako populazioa duten Arabako Lurralde Historikoko udalerriek eta Aldundiak orain arte kudeatu duten terminoen arabera, 2016ko abenduaren 26tik aurrera, Gizarte Zerbitzuen prestazioaren iraupena behin behineko izaeraz onartu duenari buruzko abenduaren 26ko Diputatuen Kontseiluaren 904/2016 Erabakiaz. Alkate-udalburuaren proposamena, Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria Arloko zinegotzi ordezkari laguntzaile bitartez, aurretiko Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Osasun arloko Batzordearen Ebazpenaz.

7. Lurzoru urbanizaezinean eraikuntza erabileren inguruko HAPOren 41. Aldatze proposamena.- Hasierako onarpen proposamena. Alkatetzaren proposamena, aldez aurretiko Hirigintza eta Ingurumen eta Obrak, Zerbitzuak, Mantentze-lan eta Landa Ingurune Arloetako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

8. Poliomilitisak jota izan ziren eta gaur egun  ondorio berantiar edo post-polio sindromea (PPS) jasatzen ari diren lagunentzat sostengu mozioa, Euskadiko Polio Elkarteak aurkeztuta, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

9. Txaro Sarasua Díaz, PSE-EE udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa, “Pio XII kalearen izena Batzalarrin izenarekin ordezteko gastuak”, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

10. Amets Meaza Castañares, EH BILDU udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa, “Gure segurtasun eredu propio baten norabidean, Espaniako indar polizialen erretiratzea aldarrikatzeko”, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

Maider Basterra Ibarretxek, EAJ-PNV udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen ordezko mozioa, “Espainiako indar polizialen erretiratze osoari buruzkoa” aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

11. Txaro Sarasua Díaz, PSE-EE udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa, “Zoru klausulen erreklamazioak”, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

Maider Basterra Ibarretxe, EAJ-PNV udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen ordezko mozioa, “Zoru klausulak”.

12. Alvaro Barrios Medina, OMNIA udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa, “Eskola-jazarpen edo bullying-aren aurkako udal protokoloa”, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

Maider Basterra Ibarretxek, EAJ-PNV udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen ordezko mozioa, “Eskola-jazarpen edo bullying-aren aurkako protokoloa ari buruzkoa”,  aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

13. Alvaro Barrios Medina, OMNIA udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa, “Udal LPZren egoera”, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

14. Alvaro Barrios Medina, OMNIA udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa, “Santa Kurutz zubia”, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

15.- Alvaro Barrios Medina, OMNIA udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa, “Wifi-a”, aurretiko Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

Gobernu Organoen Kontrola / Erregu eta Galderak

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia