“Sanrokeak 2020” XII. umeen kartel lehiaketa

Covid-19aren ondoriozko osasun-alarma dela eta, Laudio Udalak bertan behera utzi behar izan ditu 2020ko sanrokeen ohiko ospakizunak.

Hala ere, udan eta udazkenean jarduera kulturalak, jaiak eta aisialdikoak izan nahi ditugu udalerrian, gogoan ditugun urteroko sanrokeak gogoan izateko helburuaz. Jaiak gure kulturaren parte dira, gure identitatearen zati, eta horrexegatik nahi dugu aurten ere laudioar guztiok ideia horren inguruan elkartzea eta jai giroan bustitzea udal ekitaldi guztiak. Jaien egun esanguratsuenetan ekitaldi txikiak egingo dira, bizi dugun egoerari moldatuak.

Hori dela eta, Udalak kartel lehiaketa deitu du, gure jaien sua bizirik edukitzeko eta hain ezberdinak izango
diren jai hauen ikur gisa erabiltzeko.


Oinarriak

Laudio Udalaren webgunean eskuragarri ipiniko den formularioa beteta aurkeztuko dira kartelak (www.laudio.eus). Nolanahi ere, elementu hauek eduki beharko ditu:

  • Aurkeztutako lanaren leloa.
  • Irudi fitxategia.
  • Lana aurkeztu duen pertsonaren identifikazio eta kontaktu datuak (datu horiek Laudio Udaleko idazkari nagusiak baino ez ditu ezagutuko, eta ezin izango ditu jakitera eman lehiaketaren emaitza ebatzi arte).
    1. Izen–abizenak
    2. NAN/AIZ
    3. Jaiotze-data
    4. Helbide elektronikoa
    5. Harremanetan jartzeko telefono zenbakia
    6. Egilea ez den beste pertsona baten izen-abizenak, adingabeak baitira egilea

Markatzea oinarri hauetan zehazten diren betekizun guztiak betetzen direla adierazteko laukitxoa.

* Datu derrigorrezkoak

Inprimakian arazoren bat izanez gero,  mezu elektroniko bat bidal dezakezu, nahitaezko datu guztiak eta kartelarekin batera artxiboa erantsita.

Alkatea, Ander Aibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Zure Laudio Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia