Gizarte ongizate, osasun eta lankidetza

Adineko pertsonak eta ezgaitasunak

Zerbitzuak adineko pertsonentzako

Sartuta daude Erresidentziak (adineko pertsonenak edo egonaldi laburrekoak) eta Oporren eta Gizarte-Termalismoko programak, Gizarte Gaietarako Ministerioak antolatu ohi dituenak IMSERSOren bidez eta, bainuetxeen kasuan, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ekonomikoki osatuta dagoena.
Erresidentzietan sartzeari dagozkion izapide eta kudeatze guztiak udal gizarte zerbitzuek burutu eta eraman ohi dituzte, harik eta pertsona nagusientzako aisialdi programetarako sarbidea Herriko Etxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuak (HAZ) izapidetzen dituen.

  • ERRESIDENTZIAK
  • KULTURA GELAK

Zerbitzu balioanitzak

Horien artean badaude: Etxerik Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ), Kontribuziokoak ez diren Pentsioak eta TEPA izeneko (larrialdietarako telefonoa, Eusko Jaurlaritzak kudeatua).

  • EELZ: ETXERIK ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

EELZ, laguntza eta prebentzio izaerako zerbitzua da, adineko pertsonei zuzendutakoa, zeintzuek duten adina, ezintasuna edo autonomiarik eza dela-eta, ezin diren moldatu era independentean euren egun oroko jardunetan (higienea eta garbitasun pertsonala, sukaldea, ikuzketa, e.a.)

  • KONTRIBUZIOKOAK EZ DIREN PENTSIOAK

Bestalde, Kontribuziokoak Ez Diren Pentsioen (KEDP) onuradunak badira pertsona nagusiak diru-sarrerarik ez dutenak edo dituztenak oso baxuak edo Gizarte Segurantzari kotizatu ez diotenak edo Gizarte Segurantzako Araubideko prestazioetara iristeko kotizazio nahikoa egiaztatzen dituztenak.

  • TEPA: ADINEKO PERTSONENTZAKO TELEFONOA

Zerbitzuak pertsona ezindu eta ezgaituentzako

Taxi-Bono Programa

Taxi-Bono programa, egituratuta dago ezindu eta ezgaitu fisikoaren gizarteratzea lortzera zuzendutako neurrien multzoaren barruan. Bada diru-laguntza baten emakida, balio-txartel edo bonoen eran, ahalbidetuz onuradunari bere joan etorri pertsonaletarako taxi zerbitzu publikoaren erabilera egiteko. Diru-laguntza ekonomiko horrek borondatezko eta aparteko izaera du eta ezin izango da argudiatua izan aurrekari legez. Udalak Lankidetza Hitzarmena sinatuta duen Foru Aldundiarekin batera finantzatuta. Urteko aurrekontuan 19.000 € ditu, Arabako Foru Aldundiak hiru herenetan diruz lagundutakoa.

EFEP Ekintza Fisiko Egokituen Programa

Udal programa hau zuzenduta dago ezgaitasun eta ezintasun fisikodun pertsonei, fibromialgia eta neke kronikoaren sindromedun pertsonei, (6-12 urte bitarteko) adingabeei %45eko ezgaitasunarekin eta esklerosi anizkoitza edo ELA duten pertsonei, kolektibo horrek jasaten duen asistentzia defizita leuntzen laguntzea bilatzen duena, eta, aldi berean, horien bizitza kalitatea eta gizarteratze gradua hobetze, kirol praktika kontrolatu eta erregulatu baten bitartez.

Beste bideratutako zerbitzu batzuk

Ezgaitasunen Orientazio eta Balorazio Zentrora, Autonomia Pertsonal Zentrora, Adimen Gabezia Mental Sakona duten Pertsonentzako Zentroa, erresidentziak eta pisu tutelatuak eta Enpleguko Zentro Bereziak. Horietara bideratu ohi dira ezgaitasuneko edo ezindu izaera duten pertsona guztiak, hala behar badute, eta dagozkien izapide guztiak Udal Gizarte Zerbitzuetatik egin ohi zaizkie.

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia