Gizarte ongizate, osasun eta lankidetza

Arreta, sustatzea eta gizarteratzea

Laguntzak bazterketaren aurka

GLL GIZARTE-LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK

Diru-prestazioak dira, gastu espezifikoei, ohikoei edo ez ohikoei, aurre egiteko baliabide nahikoa ez dituzten pertsonentzat xederatuta, beharrezkoak direnak gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko. Horien artean, arruntenak dira ohiko etxebizitzaren alokairua, bere ekipamendua, e.a.

Uda gizarte programak

PASADIZOKOEI LAGUNTZAK

Pasadizoko pertsonei informazio eskaintzen zaie gizarte baliabideez (aterpetxeak, laguntzazko ostatuak), zerbitzu espezifikoetara bideratzen zaie (Caritas-en arropategia, Osasun Zentroa, e.a.). Halaber, eskaintzen zaie herriko jatetxe baterako otordu-txartela, botika-txartela eta hurrengo aterpetxeetara arteko joaneko bidaiagatik.

Laguntzak babesgabeko pertsonei eta familiei

Babesgabeko Pertsonei eta Familiei Laguntzeko Udal Programa bada baliabide bat pertsona eta familientzat, bizi duten babes gabezi egoera dela-eta, beraien beharrizan premiazkoenak asetzeko oinarrizko diru - laguntzak behar dituztenak, behin egiaztatu ostean ezen, arrazoi ezberdinegatik, ezin dituztela jaso Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) ezta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL).

Laguntzak talde sozialei

Urteko deialdi baten bidez arautzen dira diru-laguntzak udalerrirako interesgarriak edo herri barrutian gauzatzen diren irabazi asmorik gabeko elkarteek antolatutako gizarte izaerako ekimenak finantzatzeko.

  • Diru-laguntzak pertsona nagusientzat ekimenak gauzatzen dituzten elkarte eta Klubentzat. Zenbatekoa 15.800,00 €.
  • Diru-laguntzak gizarte- laguntza- eta gizarteratze-edukidun programei ekiten dieten eta udal barrutia ezarpena duten taldeentzat, hau da, egoitza Laudion bertan edo Laudioar bazkide zenbateko nahikoa esanguratsua izateagatik, bere lurralde jarduera eremuaz at eta landa. Zenbatekoa bada 31.000,00 €.

Dokumentazioa:

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia