Gizarte ongizate, osasun eta lankidetza

Haurtzaroa, familia eta gizarte-hezkuntza arloko esku-hartzea

Haurtzaroa eta familia zerbitzuak

Gabezia egoerak aurkezten dituzten familiei zuzenduta:

  • SADI - HEELZ- PROGRAMA HAURTZAROKO ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA
    • Haurtzaroko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua -HEELZ- zuzenduta dago zaurgarritasuna eta gabezia egoerak erakusten dituzten familientzat, bertako adingabeen psikoeboluzio garapen normalerako kontuan hartzeko arrisku gradu sortzaileak direnak, gurasoen heziketa edukia duen lana egiten da, familiaren egoera normalizatzeari begira.
    • HEELZ prestatzen da etxez etze laguntza eskaintzen espezializatutako enpresa baten kontratazio bidez eta Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Osasun Arloko aurrekontu arruntaren kargutan egin ohi da.

  • PROGRAMAK ADINGABEA LAGUNTZEKO
    • Pentsatuta daude denbora aldi batez bere familiarekin egon ezin diren adingabeei arreta eskaintzeko. Kasu bat detektatu ostean, ekipo tekniko batek ebaluatzen du eta, azaldutako babes gabezia gradua larria denean, bideratzen da Foru Aldundiak dituen zentro, zerbitzu eta programa ezberdinetara (Harrera Familietan, Adopzioa, Etxebizitza Funtzionalak, e.a.)

Gizarte-hezkuntza arloetan esku-hartzeko zerbitzuak

  • ADINGABEEN EGUNEKO ZENTROA

    • Gizarteratze eta eskolaratze gradua ez-nahikoa duten adingabeen euskarri zerbitzua da, arreta eskaintzen diena hala adingabeei nola familiei, beraien hezkuntza estiloak hobetzeko. Eguneko Zentroaren onuradun izan daitezke 12 neska-mutil arte, 6 urtetik 18 urtera bitarteko adinetakoak. Kanpoko enpresa bati esleituta, Arabako Foru Aldundiko %80ko diru-laguntza jasotzen du.
  • BESTE ARRETA PROGRAMA BATZUK
    • Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria Arloarekin lankidetzan, familia bitartekaritza lanak gauzatzen dira, laguntza baliabideen kudeaketakoak (Hezitzaile Familiarra eta beste batzuk), adingabearen urreneko inguruan detektatutako gabeziak konpentsatu nahi dituztenak.
Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia