Abenduaren 17tik urtarrilaren 29ra arte, Udalak online inkesta bat, udalerriko gune estrategikoetako postontziak eta parte-hartze birtualeko eta/edo presentzialeko jardunaldiak jarri ditu abian, herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko
Laudioko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko prozesuaren esparruan, Udalak herritarren partaidetzarako fasea jarri du abian gaurtik, abenduaren 17tik, laudioarrek mugikortasunaren arloan dituzten iritziak eta iradokizunak jasotzeko. Horiek izango dira udalerrian mugikortasun-eredu jasangarriago berri bat diseinatzeko gakoetako bat.
Prozesuaren zati hau urtarrilaren 29an itxiko da, eta auzotarren parte-hartzea ahalik eta gehien bultzatu nahi da, ahalik eta adostasun handiena lortzeko plana egitean, eta, horrela, herritarrekin batera egindako lanaren emaitza izan dadin.
Udalerrian bizi eta/edo lan egiten duten pertsonen ikuspuntua jasotzeko, Udalak hainbat bide jarri ditu abian, hala nola online inkesta bat, postontziak udalerriko gune estrategikoetan eta parte-hartze jardunaldi birtualak eta/edo presentzialak.
Online inkesta
www.labur.eus/laudio-jasangarria webgunean, mugikortasunari eragiten dioten eremurik garrantzitsuenei buruzko iritzia eta gogobetetze-maila emateko aukera izango dute interesdunek: oinezkoen mugikortasuna, bizikleta mugikortasuna, garraio publikoa, ibilgailu pribatua, aparkaleku-sistema, bide-segurtasuna, zamalanak.
Informazio gehiago hemen.
2003-2020 © Ayuntamiento de Llodio