Gizarte ongizate, osasun eta lankidetza

Nazioarteko lankidetza eta elkartasuna

Garapenerako lankidetza proiektuetarako laguntzak

Udalak urte oro argitaratu ohi ditu Garapenerako Lankidetza proiektuak batera finantzatzeko diru-laguntza deialdien oinarri arauak; horiek eskura egon ohi dira Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Osasun Arloko bulegoetan.

Diru-laguntzak eman ohi dira elkarrekin batera finantzatzeko GKGEen proiektuak eta ekimenak fabore gabetuko herrialdetako populazioen gizarte-, ekonomia- eta kultura-hazkundea erraztuko dutenak eta eragiten dizkieten arazoez gure herrikideak sentiberatzen laguntzeko eta Laudioarren eta proiektuetan inplikatu edo horien onuradun erregioetako kolektiboen arteko elkartasun harremanak sortzeko.

Helburu horretarako xederatutako aurrekontua bada 24.000 €. Eskaera Herriko Etxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkezten dira erregistratzeko, ALHAOn argitaratu ostean 30 eguneko gehieneko epea eskainita horretarako.

Deialdira lehiatzen diren erakundeek aurkeztu beharko dituzte euren proiektuak Oinarrietan aurreikusitako ereduarekin bat doituta eta bertan adierazitako dokumentuak eskainiko dituzte.

Informazio gehiago, deialdia zabaldu duen Arloan: Tel. 944034840.

Laguntzak proiektuak gauzatzeko senidetutako herrietan.

Laudio senidetuta dago herri hauekin: Somoto, Nikaraguan, eta Bucraa, Mendebaldeko Saharan. Konpromiso solidarioa duten printzipioen mende lankidetzan aritzeko borondatea, eskarmentuak elkarren artean trukatzeko, senidetutako herriekin Laudioko ordezkaritza organoek etengabeko loturazko estekak sortu eta mantentzen dituzte, elkarrekiko ulermen, senidetasun eta elkartasun sentimendu bide baten bidez.

Laudio Udalak indarrean du Lankidetza Hitzarmena Somoto udalerriarekin, Lankidetzako Urteko Plana izena duena gauzatzean mamitzen dena, somotoar herriaren garapen iraunkorra erraztera xederatutako diru-laguntzen emakida arautzen duena, Garapenerako Lankidetza ekimenak eta jarduerak babestearen bitartez.

Herrialde behartsuetako haurren harrerarako Laguntzak

Baita Diru-laguntzen Deialdi bati lotuta, Programa honen helburua bada diru-laguntzak ematea garapen bidean diren deitutako herrialdeetako haurrei familian harrera egiteko, udako egonaldietan, udalerri honen barrutian egiten diren Laudion erregistratutako Gobernuz Kanpoko Erakundeek sustatutakoak.

Ekimen humanitario eta larrialdietarako laguntzak

Larrialdi egoeren kasuak gertatzen direnez (ezbehar naturalak, gerla gatazka iraunkorrak, pertsona errefuxiatuak, e.a.) badago partida bat Arloko Aurrekontuaren barruan, gerora ezineko elkartasuneko ekimen eta jarduerak ezinbesteko eskatzen dituzten ezbehar naturalak eragindako edo gerla miseria egoerek eragindako zonetan lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeei laguntza emateko xedea duena.

Sentsibilizazio programak: elkartasun azoka edo feria solidarioa

Arabako GGKEen Koordinakundearekin lankidetzan, Udalak urtero antolatu ohi du Elkartasunezko Azoka bat. Bertan aukera eskaintzen da garapenerako nazioarteko lankidetza arloan lanean ari diren erakundeek eurek ekimenak eta proiektuak azal ditzaten, herriko bizilagunei euren elkartasunezko lana ezagutzera emateko. Halaber, herriko eskola zentroek ere postua eduki ohi dute, lankidetza, kultura artekotasuna eta elkartasunarekin zerikusia duten ekimenak gauzatzeagatik, beraien lanak erakusten interesa dutenean.
Elkartasun Azoka animatzen dute esku edo ludiko edo jai-izaerako ekintzak gauzatzen dituzten etnia eta kultura ezberdinetako hainbat pertsona eta taldek, herritarren aurrean ikusgarri egiteko beraien kultura aberastasunaren zati bat eta beraien lanen erakusketaren bitartez eskarmentuen trukaketa sustatzeko.

Euskal Fondoa

Lankidetzako Euskadiko Toki Erakundeen Elkartearen funtsezko helburuak hauek dira: garapen bidean diren herrialdeekin lankidetzan aritzea erraztea, proiektu, programa eta akzioen bitartez, hala nola pertsona eta organizazioen partaidetza sustatzea, erakundeen arteko koordinazioa bultzatuz.

Laudio Udala, Euskal Fondoa-ren eskubide osoko kide da 1999 urtetik, bere Estatutuen ondoriozko obligazio guztiak bere gain hartuta.

Halaber, Euskal Fondoak babestu eta lagundutako proiektu ezberdinak, era batera finantzatzen ditu Udalak, urteko bataz besteko 11.000 €rekin.

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia