Izapideak

Ordaintzeko Erreklamazioa istripuengatik

Arloa Ogasuna eta Ondarea
Xedea

Konpontzea udal zerbitzu publikoen funtzionamenduak sortutako kalteak.

Ordutegia Astelehena-Ostirala:
Hasiera 9:00
Bukaera 14:00
Erabiltzaileak Pertsona fisiko edo juridiko interesdunak
Epea

Kalte-galeren ordainaren erreklamazioa aurkezteko iraungitze-epea: urte 1 sortu zirenetik.

Dokumentazioa

Eskaera, behar den bezala beteta, gutxienez ere hauxe adierazita:

  • Data eta ordua.
  • Ezbeharraren leku zehatzaren lokalizazioa eta kokapena.
  • Ezbeharraren datu zehatzak.
  • Erreklamatzen den diru-zenbatekoa. Gorputzeko kalteen kasuan, bajan jarraituz gero eta erreklamatutako diru-zenbatekoa ezin bada baloratu ekonomikoki, horrela berariaz jasoarazi eta adierazi behar da egitate eta egoera hori idatzian; balorazio ekonomiko hori etenik eta zintzilik geratuko da, edozein kasutan ere, Gizarte Segurantzan (Osasun Zerbitzu Ofizialean) senda - agiria (alta) hartu arte.

Eskaerari erantsi beharreko NAHITAEZKO ETA EZINBESTEKO dokumentazioa:

  • NANaren fotokopia.
  • Gorputzeko kalteen kasuan, Gizarte Segurantzako medikuaren akreditazioa egiteko dokumentazioa, gaixo- eta senda-agiriekin.
  • Kalte materialen kasuan, istripuan kaltetutako ondasunaren jabetzaren akreditazioa egiteko dokumentazioa.
  • Eskatzailea ez bada erreklamazioaren objektu den ondasunaren jabea, noren ordezkaritzan diharduen adierazi eta akreditazioa egin behar du.
  • Erreklamatutako zenbatekoaren akreditazioa egiteko faktura edota dokumentazioa.

Eskaerari erantsi beharreko HAUTAZKO dokumentazioa:

  • Perituen txostenak.
  • Poliziaren argiketa edo atestatua.
  • Ezbeharraren lekuaren edota ondasun kaltetuaren argazkiak.
  • Presentziatu edo ikusi duten lekukoen zinpeko aitorpenak.
Zergak  
Arauak
  • Administrazio Publikoen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.
  • Ondarezko erantzukizun arloan Administrazio Publikoen prozeduren Erregelamendua onartu zuen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretua.
  • Administrazio Publikoen ondare-erantzukizunari aplika ezar dakiokeen edozein lerrun mailako arau xedapenak.
Oharrak

Espedienteak izapidetzen dituen Arloak edozein motako dokumentazio osagarria eskatu ahal du, eskaera horiek era zuzenean ebazteko.

Urratsak
  1. Herritarrak eskaera betetzen du, beharrezko agiriak erantsiz.
  2. Tramitatzaile unitatea interesatuari entregatuko den itzulketa betetzen du.
  3. Udaleko Dekretu Liburuan geratuko den idazkia antolatzen da.
Formularioa Ordaintzeko Erreklamazioa istripuengatik