Izapideak

Adinekoentzako Bainu-etxe Egitaraurako Eskaera

Arloa Herritarren Atentziorako Zerbitzua (HAZ)
Xedea Pentsionistei bainuetxeetako tratamendu terapeutikoa eta atsedenaldiaz gozatzeko aukera eskaintzea, mediku agindu-pean beti ere, eta prezio murriztu baten truke. IMSERSOk subentzionatzen du eta bertan Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak laguntazen du.
Ordutegia Astelehenetik ostiralera
Hasiera 9:00
Bukaera 14:00
Erabiltzaileak Beti ere Erretiro edo baliogabetasun kontzeptuengatik Gizarte Segurantzako Sistemako Pentsionistak eta alarguntasun edo beste pentsioen onuradunak 60 urte beteta dituenean.

Eskatzailea bere ezkontidearekin batera joan beharko da edo bikote harremanean berarekin elkarrekin batera bizi den pertsona, baina honentzako ez da eskatzen Gizarte Segurantzako pentsiorik jasotzea.

Epea
  • Otsailetik abuztura bitarteko txandatarako, biak barne: Abenduaren 1etik urtarrilaren 21era arte.
  • Irailetik abendua hilabeteetarako, biak barne: Apirilaren 1etik maiatzaren 16a arte.
Dokumentazioa Eskaera orrian zehaztu eta azaldutakoa.

Interesdunaren eta, hala badagokio, bere ezkontidearen NAN fotokopia.

Zergak  
Arauak Urtero argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean IMSERSOren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Adinekoentzako Bainu-Etxe Egitarauan parte hartu nahi duten pentsionistentzako plazak eskaini eta emateko deialdia. Ebazpen horretan finkatu ohi da Egitarau bakoitzean zenbat plaza sartuko diren, txanda bakoitzaren iraupena, onuradunek ordaindu behar duten prezioa eta eskaerak aurkezteko lekuak, epea eta forma.
Oharrak
Urratsak
  1. Eskaerak jaso Laudioko Herriko Etxeko Herritarren Atentziorako Zerbitzuan.
  2. Eskaera aurkeztu bertara etorrita edo postaz bidalita, hona:
  • IMSERSOren Probintziako Zuzendaritza edo
  • IMSERSOren Zerbitzu Zentraletan.
Formularioa Laudioko Herriko Etxeko Herritarren Atentziorako Zerbitzuan eskura dago dokumentu formulario hori.