Izapideak

Obra txikietarako lizentziaren eskaera

Arloa

Hirigintza eta Ingurumena

Xedea

Entitate txikiko obrak burutzea: Erreteila, erreforma, barru berritze, kontserbazio, higienizazio, errestaurazio eta apainketa obra-lanetatik sortutakoak.

Ordutegia

Astelehena- Ostirala

Hasiera

9:00

Bukaera

14:00

Erabiltzaileak

Pertsona fisiko eta juridiko interesdunak.

Epea

Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideko Legean adierazitakoak.

Dokumentazioa

Egingo diren obren azalpenaren aurrekontua, kontuetan prezio unitario eta totalak adieraziz, obretan parte hartzen duten kontratista eta gremioen menbretedun paperean, eta beraien izenpe eta zigiluarekin.

Behar den kasuetan, berariazko eskaera: obra-hondakinak jasotzeko kontainerraz bide publikoa okupatzeko, obra hesitzeko edo materialak jasotzeko, okupazio-azalera, lekua eta iraupena zehaztuz baimen eskaera.

Fatxaden konpontze kasuan, aurkeztea Elkargoak bisatuta, arkitektoak edo arkitekto teknikoak sinatutako txosten-ziurtagiria, erabili beharreko aldamioen deskribapena, neurriak, bide publikoaren okupazioko luze-zabaleraren azalera eta zenbat denboraz, muntaia-, segurtasun- eta babes-sistema.

Retejoak aterako direnean, beharrezkoa da arkitekto edo arkitekto teknikoaren informe-zertifikatua, erabiliko den karga igogailuaren ezaugarri teknikoak, tamaina, montajea, segurtasuna eta babesa deskribatzen. Beharrezkoa denean, kale publikoa material pilarekin okupatzeko baimenaren eskabide zuzena.

Zergak

Baimen honetatik sortzen diren ezaugarri tributarioak (Konstrukzio, Instalazio eta Obren zerga eta zorpeko tasak, Arlo Publikoko ondasunen erabileragatiko tasak bezala) erresoluzio honen notifikazioarekin elkartutak joan beharko dira.

Arauak

Lurraren Legea.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra.

Ordenantza fiskalak.

Oharrak

Lizentzia honek ez du babesten errotulu, iragarki, olana, erakuslehio, beiraterpe zein antzekoak edo kalea okupa dezaketen elementu osagarriak (hesiak, aldamiak, etab.) jartzea, ezta haiek jartzeko baimenik ematen ere. Horretarako, beren-beregi lortuko beharko da dagokion baimena.

Urratsak
  1. Herritarrak eskaera betetzen du, beharrezko agiriak erantsiz.
  2. Tramitatzaile unitatea interesdunari emango zaion lizentzia betetzen du.
  3. Udaletxeko Dekreto liburuan geratuko den idazkia prestatzen da.
Formularioa Obra txikietarako lizentziaren eskaera