Martxan da Laudio Udalak Ellakuriko kirol instalazioetan eraiki duen aparkalekua, autokarabana nahiz turismoetarako. Lanak egiteko, 274.613,42 euro inbertitu dira.
Laudiotik Okondorako bidean kokatu da, udako udal igerilekuen, belar artifizialezko zelaiaren eta atletismo pistaren ondoko ingurune naturalean, eta 14 autokarabana nahiz 77 turismo hartzeko prestatu da (3 plaza aniztasun funtzionala duten erabiltzaileentzat. Ibilgailuek 72 ordu eman ahalko dituzte han aparkatuta gehienez ere.
Aparkalekuaren erabiltzaileek zerbitzu hauek izango dituzte:
Zerbitzuaren tarifak 8. ordenantza fiskalaren eranskinean jaso dira, XV. puntuan: 3 euro izango dira. Aparkalekua erabili ahal izateko,fitxak erosi beharko dira igerilekuetara sartzeko atezaintzan.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio