Bake-epaitegia


Zer da Bake Epaitegia?

Bake Epaitegia da Justizia Administrazioaren organoa, 1. auzialdi eta instrukzioko epaitegirik ez dagoen udalerri guztietan dagoena. Justizia Administrazioaren korapilatsuagoaren barruan, herritarrari zerbitzurik sinpleena prestatzen dio.

Bake epaitegiak zerbitzua ematen die, soilik eta bakarrik, egoitza eta helbidea Laudion duten herritarrei.


Herritarren arretarako ordutegia

Astelehenetik ostiralera. 09:00 - 14:00 arte.


Eskumenak

Zibila

  • Edozein epaitegitan izapidetzen diren prozeduren ondoriozko erreguen jarraibideak egitea, hala Autonomia Erkidegokoak, nola gainerako Estatukoak direnean (lan arloko, merkataritza eta administrazioarekiko auzietako gaiak barne).
  • Adiskidetze egintzak, beti eta epatuak helbidea Laudion duenean.
  • Apud-acta ahalordetzeak.

Penala

  • Edozein epaitegitan izapidetzen diren prozeduren ondoriozko erreguen jarraibideak egitea, hala Autonomia Erkidegokoak, nola gainerako Estatukoak direnean.
  • Hutsegiteen epaiketak (munta gutxiko gai batzuk, Laudion gertatu direnean).

Erregistro Zibila

  • Ziurtagiri hauek eskaintzea: jaiotza (adierazi NAN-erako denean), ezkontza eta heriotza (baita eleanitzak) eta bizi eta egoera fedea.
  • Inskripzioak:
    • Laudion edo beste herriren batean gertatutako jaiotzak, beti eta gurasoen egoitza Laudion badago.
    • Laudion gertatu diren ezkontza zibilak eta erlijiosoak- Heriotzak, Laudion gertatutakoak.
  • Espedienteak.
    • Zabaltzea eta abiaraztea, hauek:
      • Izena edota abizenak euskarara egokitzea.
      • Pertsona adinez nagusien abizenen hurrenkera aldatzea.
      • Izena aldatzea, normalean erabilitakoaren truke.
      • Oker, huts edo akatsak zuzentzea..
      • Inskripzioak epez kanpo.
    • Izapidetzea hauek:
      • Ezkontza zibilerako espedienteak, beti eta ezkontide batek egoitza Laudion duenean.
      • Eskatzea familia liburuaren bikoiztua.
      • Ezkontza kapitulazioen alboko idatzizko oharra jasotzeko eskera, ezkontzen inskripzioetan.
      • Eratorritako ezgaitasun kasuetarako ahalduntze eskriturak, jaiotza inskripzioetan alboko adierazpen eskaera.

Borondatezko jurisdikzioa

Gurasoen baimenak (seme-alaba adingabeentzat).

Beste izapide batzuk

  • Aurrekari penalak.
  • Azken borondateak.
  • Aseguru kontratuak heriotza estalduraz.

(Epaitegi honetan entregatzen da beharrezkoa den "790 eredua" dokumentua eta Tasa Administratiboen zenbatekoari buruzko informazio zehatza eta zein erakunderen aurrean kudeatu behar den).


Non dago kokatuta?


Edozein izapide egiteko, aldez aurretik deitu ahal duzue eta ohar eta adierazpen egokiak emango zaizkizue.

Gardetasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia