Berdintasunerako zerbitzua

Zer egin etxeko tratu txarren aurrean?

Etxean tratu txarrak pairatzen direnean

Sarrera

Etxeko tratu txarrak dira senarrarengandik, mutil-lagunarengadik ala mutil-lagun edo senar ohiarengadik emakumeek jasandako eraso fisiko, psikiko, sexual edo beste eratakoak. Eraso hauek emakumearen askatasuna eta duintasuna urratzen dute.

Normalean aldi berean jaso daitezkeen tratu txarrak

  • Tratu txar fisikoak: Direla masailekoak, direla lesioak –ospitaleratu beharra dakartenak edo ospitaleratu beharrik ez dakartenak–, direla hilketak
  • Tratu txar sexualak: Dela bortxaketa, dela desio ez diren jarduera sexualak egitera behartzea
  • Tratu txar psikologikoak: Mehatxuak, irainak, e.a. Tratu txar fisikoen aurrekari dira maiz
  • Tratu txar sozialak: Pertsona besteengandik isolatzea, besteekin erlazioak izatea galaraztea edo tratu txarrak eragiten dituen horrek berak gizarte erlazioetan makurraraztea
  • Tratu txar ekonomikoak: Diruari dagokionean erabilera edo informazioa galaraztea

“Emakume erasotuaren sindromea” izenekoak honako ondorio larriak eragiten ditu: isolamendu orokorra, arazo psikologikoak (gogogabezia, nekea, etsialdia, autoestimaziorik eza...), gaixotasun fisikoak...

Etxeko tratu txarren ezaugarriak

  • Adin, gizarte-maila, kultur eta herrialde guztietan jazotzen dira.
  • Denbora aurrera joan ahala, erasoak larriagoak dira eta maizago gertatzen dira.
  • Kasuen %10 eta 30 bitartean baino ez dira salatzen, nahiz eta portzentaje hori azkenaldian gorantz joan.
  • Salaketa jartzen duten gehienek batezbeste 10 urte daramatzate tratu txarrak pairatzen.
  • Kasuen %60 baino gehiagotan bikotearen seme-alabek ere pairatzen dituzte tratu txarrak.

Jarraitu beharreko pausoak

  1. Berehalako eraso baten aurrean, ahal baduzu, deitu poliziari babes zaitzan (Ertzaintza: 112; Udaltzaingoa: 092). Ahozko komunikaziorako arazoak dituzten pertsonak (SOS-Deiak-faxa): Araba (945 136 873) Bizkaia (944 425 206) eta Gipuzkoa (943 447 904).
  2. Erasoa gertatu bada, konta iezaiozu konfiantzako pertsona bati eta eskatu laguntza.
  3. Lesio fisikorik edo psikikorik baduz, joan zaitez osasun-etxe batera. Azal ezazu lesioen jatorria eta eska ezazu txosten medikoaren kopia.
  4. Osasun-laguntza eskatzen duen lesiorik ez baduzu, joan zaitez zure udalerriko gizarte-zerbitzuetara; argibideak emango dizkizute eta esango dizute nola eskuratu doako laguntzak: psikologikoak, juridikoak, ekonomikoa, ostatua... Lan-orduz kanpo babes-etxe bat behar baduzu, deitu 24 orduko larrialdi gizarte zerbitzuetara Araban (945 134 444 eta 112), Gasteizen (900 701 700), Bilbon ( 944 701 459/460 ), Bizkaiko beste udaletan (112) eta Gizpuzkoan (943 224 411 eta 112).
  5. Babesa behar baduzu, eska dezakezu babesteko agindua polizian, epaitegian, fiskaltzan, Biktimak Laguntzeko Zerbitzuan, gizarte zerbitzuetan edo bestelako laguntza zerbitzuetan. Prozedura azkartzeko hobe da babesteko agindua Polizian eskatzea.Eskabide-orria emango dizute eta, bete ondoren, epaitegira bidaliko dute. Epaileak deklaratzera deituko dizu zuri eta erasotzaileari eta, hala badagokio, zure babeserako neurriak hartuko ditu. Oso garrantzitsua da behar bezalako aholkularitza izatea eskabide-orria betetzerakoan eta salaketa ipintzerakoan. Horretarako eska ezazu arremanetan jar zaitzatela laguntza juridikoko 24 orduko doako zerbitzurarekin (902 103 908).
  6. Ikusmeneko, entzumeneko edo mugikortasuneko arazoren bat edo beste ezintasunen bat baduzu, jakinarazi arazo hori (telefonoz, faxez, e-mailez, mezu laburrez...) joan nahi duzun zerbitzuari, joan-etorrian lagun diezazuten, zurekin joan daitezen, zeinuen hizkuntzako interprete bat jarri diezazuten, etab.
  7. Atzerritarra bazara, eta paperak behar bezala dituzun edo ez alde batera utzita, jarraitu gida honetako pausoei. Osasun-laguntzara, laguntza juridikora eta larrialdi-zerbitzuetara doan iristeko eskubidea duzu. Gainerako laguntzera iristeko, eskatu erroldatzea udaletxean.
  8. Gainera, Etxeko Tratu Txarrak eta Sexu-erasoak jasatendituzten emakumeentzat telefono bidez informazioa emateko zerbitzu bat dago. Zerbitzu hau doakoa da eta telefono bidezko laguntza eskaintzen du eguneko 24 orduetan: 900 840 111.
Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia