Berdintasunerako zerbitzua

Zer egin sexu-eraso baten aurrean?

Bortxaketak eta bestelako eraso sexualak

Sarrera

Sexu-erasoak pertsona baten borondatearen aurka ezarritako sexu-portaerak dira: exhibizionismoa, hitz lizunak, zirriak, laztanak, sexu-jazarpena lantokian, bortxaketa, etab.

Askotan, sexu-erasoak pertsona ezagunengangik etortzen dira.

Gogorik ez baduzu, esan ezetz. Ez duzu zertan jasan zeure borondatearen aurkako sexu-jokaerarik. Ez zaitez sentitu errudun, ezetz esateagatik, ez eta, hala eta guztiz ere, sexu-harreman bat izatera behartzen bazaituzte.

Sexu-erasoek, kalte fisikez gain, ondorio psikologiko larriak eragin ohi dituzte (herstura, amesgaiztoak, depresioa, sexu-grina gutxitzea,...). Ondorio horiek asko luzatzen dira erasoaren ondoren, eta, normalean, gainditu ahal izateko, laguntza psikologiko espezializatua eskatzen dute. Laguntza hori, nahi izanez gero, doan eskura dezakezu, zure udalerriko gizarte-zerbitzuen bidez.

Jarraitu beharreko pausoak

  1. Berehalako eraso baten aurrean, ahal baduzu, deitu poliziari babes zaitzan (Ertzaintza: 112; Udaltzaingoa: 092).
    Ahozko komunikaziorako arazoak dituzten pertsonak (SOS-Deiak-faxa): Araba 945 136 873) Bizkaia (944 425 206) eta Gipuzkoa (943 447 904)
  2. Ez garbitu gorputza eta ez aldatu arropa. Aho bidezko eraso bat jasan baduzu, saiatu ez jaten eta edaten; izan ere, bestela, erasotzailea identifikatzeko eta kondenatzeko funtsezko frogak ezaba baititzakezu.
  3. Konta iezaiozu konfiantzako pertsona bati eta eskatu laguntza.
  4. Joan zaitez ospitalera, hurbilen duzunera. Atzerritarra bazara eta oraindik osasun-txartelik ezbaduzu, berdin hartuko zaituzte.
  5. Nahiago baduzu ezer baino lehen poliziara (Ertzaintza: 112 edo Udaltzaingoa: 092) edo guardiako epaitegira joan edo deitu, dagokizun ospitalera edo zerbitzu klinikora lagunduko dizute. Salaketa jarri aurretik, eska ezazu arremanetan jar zaitzatela laguntza juridikoko 24 orduko doako zerbitzuarekin (902 103 908).
  6. Ikusmeneko, entzumeneko edo mugikortasuneko arazoren batedo beste ezintasunen bat baduzu, jakinarazi arazo hori (telefonoz, faxez, e-mailez, mezu laburrez...) joan nahi duzun zerbitzuari, joan-etorrian lagun diezazuten, zurekin joan daitezen, zeinuen hizkuntzako interprete bat jarri diezazuten, etab.
  7. Gainera, Etxeko Tratu Txarrak eta Sexu-erasoak jasatendituzten emakumeentzat telefono bidez informazioa emateko zerbitzu bat dago. Zerbitzu hau doakoa da eta telefono bidezko laguntza eskaintzen du eguneko 24 orduetan: 900 840 111.
Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia