Hezkuntza, berdintasuna eta gazteria

Gazteria zerbitzua

Irakargi taula - Tablón de anuncios

Laudioko Gazte Plana

EAEko III. GAZTE-PLANA oinarritzat hartuta, Laudioko errealitatea eta bertako herritar gazteen (12 eta 35 urte bitartekoen) egoera ezagutzeko helburua dute egin den diagnostikoak eta I. gazte-planaren ildo orokorrek. Prozesu honetan egoera eta testuinguru sozial, ekonomiko, politiko eta kulturala ulertzea, eragiten dizkien arazoak identifikatzea, sailkatzea eta, hortik abiatuta, beharrizanak eta hauen garrantzia aztertzea da xedea. Ikerketa-azterketa honen azken helburua Laudioko I. gazte-planaren ildo orokorrak zehaztea izan da.

Gaur egungo gazte politikek zerbitzu espezifikoetatik (aisialdia, hezkuntza ez formala, gazte informazioa, gazte elkartegintza…) politika integraletarantz joan behar dute eta gazteen partaidetzarekin udalerrian bertan garatu behar dira. Txosten honetan enplegua, hezkuntza, etxebizitza, osasuna, jendarte ekintza, aisialdia, kultura, kontsumoa eta mugikortasun iraunkorra izango dira aztergai nagusiak.

Ikerketa honen bidez Laudioko gazteen errealitatea ezagutzeko urratsak eman nahi izan ditugu. Gazte diagnostiko parte-hartzailea eta I. gazte-planaren ildo orokorrak zehaztean gazteak eta beraiek edo beraiekin lan egiten duten eragileak erdigunean jarri eta ikerketako protagonista bihurtu ditugu. Prozesu honetan Laudioko gazteek, komunitate antolatuak eta Udaleko talde teknikoek hartu dute parte.

I Laudioko Gazte Plana 2015-18

I. Gazte plana: Laudioko gazte diagnostikoa eta ildo orokorrak