12 eta 16 urte bitartean badituzu, ateak zabalik izango dituzu egunero, ordutegi honetan:
Gazteentzako gune hezitzailea da eta Laudioko Ugarte auzoan dago.
Bertan, hainbat azpiegitura aurkituko dituzte gazteek: informazioa bilatzeko edota lanak egiteko ordenagailuak, gorputza mugitzeko ping-pong mahaia, askotariko jolasak...
Gainera, ekintza ugari daude bertan astebururo: tailerrak, jolasak, ikastaroak, jaiak, proiektu herrikoiak etab.
Laudioko Gaztelekuan, euskaraz jarduteko leku aproposa eskaintzen dugu eta, horrez gain, hezkidetza eta kulturartekotasuna egunero lantzen ditugu.
Gozatu, sortu, parte hartu, pentsatu, sentitu eta ekin!
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio