Euskara

Euskara disfrutatzeko lanabesak

Eguneroko zereginetan era askotakoak izan daitezke euskararen inguruan sor daitezkeen zalantzak. Horiek argitzeko asmoz prestatu dizkizugu baliabide hauek.

Beti zure beharren arabera, batetik zenbait hiztegi ezberdin kontsultatzeko aukera duzu, bai teknikoak bai erabilera orokorrekoak. Bestetik, Euskaltzaindiak (Euskal Hizkuntzaren Erret Akademia) euskara behar bezala erabiltzeko erabakitako arauak.

Baina ez da horrekin amaitzen. Zure zalantza izen baten ingurukoa bada (bai pertsona, abizena zein herri batena) honetan argituko dira zure kezkak. Eta, besterik gabe, eguneko euskarazko prentsa irakurri nahi baduzu, hona aukera.

Baina ez da horretara mugatzen zerbitzu honen edukia. Honen bitartez, hainbat eta hainbat testu-eredu aurkituko duzu euskarazko ereduak izan ditzazun.