Euskara

Euskara disfrutatzeko lanabesak: Izenak

  • Pertsona-izenak. Euskaltzaindiaren neska zein mutil izenak aukeratzeko lanabesa. Hizkuntza Akademiarena denez, arau edo ofizialtasun balioa du.
  • Deiturak. Jakin nahi duzu nolakoa den zure deituraren euskal bertsio idatzia? Hona Euskaltzaindiaren erantzuna.
    Bestetik, zure deitura euskal grafiara egokitu (esate baterako, “Echevarria” bazara eta “Etxebarria” izatea nahi baduzu) bidal iezaguzu helbide honetara zure abizena eta esango dizugu zer egin behar duzun.
  • Herri izenak. Ziur aski behin baino gehiagotan zalantzan ibili zara jakin guran herri baten euskal izena edo izen ofiziala zein zen. Baita bere deklinatzeko moduak ere. Esate baterako “Luiaondo” ala “Luxaondo”? “Ordiziko udala” ala “Ordiziako udala”? Zalantza guzti hauek argitzeko jo ezazu honetara.