Zergatik normalizatu abizena?
Historiaren zenbait gorabehera dela medio, euskarak ez du tokirik izan administrazio idazkeran. Ondorioz, euskal hitzak gaztelaniaren ortografietara egokitu zituzten garaiko eskribauek.
Horren eragin nabarmena, euskal toponimoetan dugu eta, ondorioz, EUSKAL ABIZENETAN.
Hortik, esate baterako, “Etxebarria” bezalakoak “EchevarrÃa” ikusten ditugu idatzita nonahi, nazioarteko hizkuntza-gomendioen aurka.
Zure abizenetako bat horrelakoa bada, eta euskaraz ofizialduta izan nahi baduzu, uste baino errazagoa da egin beharreko bidea. Gainera, gu gaituzu laguntzeko.
Zein abizen alda daiteke?
Printzipioz, euskal hizkuntzan jatorria dute abizenei ari gara.
1998 urtean Espainiako Justizia Ministerioa, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila eta Euskaltzaindiaren artean “Euskal Deituren Izendegia” onartu eta argitaratu zen. Izatez, euskal abizen gehienak batzen dituen zerrenda bat da, erdal eta euskal forma agertzen dituena. Horretan balego aldatu nahi duzun abizena erraz baino errazagoa duzu, ia automatikoki egiten delako.
Esandako “Euskal Deituren Izendegia” horretan ez balego, zure abizenari buruzko Euskaltzaindiaren txosten bat behar da.
Non aldatu eta zer eraman
Horrelako abizen-aldaketak Bake-epaitegiak gauzatzen ditu. Zorionez, erakunde hau gure udaletxean du bere egoitza (1. solairuan). Hona eraman behar dituzun dokumentuak:
Arestian esan bezala, zure abizena “Euskal Deituren Izendegian” ez balego, zure abizenari buruzko
Gauzak aurreratzen joan nahi baduzu, kontsulta ezazu zure abizenaren euskal bertsioa zein den. Animatzen bazara, bidali e-posta bat zure abizenarekin eta esango dizugu “Euskal Deituren Izendegian” dagoenen edo ez, hau da, zer behar duzun aldatzeko.
Abizenak aldatzearen ondorioak
Amaitzeko, kontuan izan abizenetan egin nahi dituzun aldaketek ez dutela inolako ondoriorik testamentu, eskritura eta horrelakoetan: ez dituzu aldatu behar.
Familietan, banaka (amarena bai baina alabarena ez eta antzekoak) zein elkarrekin (familia osokoak) alda daitezke abizenak.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio