Tokiko Agenda 21 - LAUDIO XXI

Tokiko Agenda 21aren prozesua Laudion

Europako eta nazioarteko foro ezberdinek plazaratutako apostuarekin bateratsu, Eusko Jaurlaritzako Ingurumena Sailak, IHOBEren bidez eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL), UDALTALDE 21 proiektua bultzatu zuten. Ekimen honen helburua, EAEko udalerri ezberdinetako Tokiko Agenda 21 prozesuen diseinuaren lehen urratsak ematea zen. Ondoren, 2002ko abenduan Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea, UDALSAREA 21, eratu zen udaletako ekintza planen gauzatzea sustatzeko eta Tokiko Agenda 21 prozesuak dinamizatzeko.

Laudiok prozesu hau 2000. urtean hasi zuen UDALTALDE 21 proiektuarekiko atxikimendua eta Aalborg gutuneko konpromisoa sinatu zuenean. Horrez gain, 2002ko abendutik aurrera UDALSAREA 21eko partaidea da.

Udalerriaren azterketa sakon bat egin ondoren, garapen jasangarria bultzatzeko kontutan izan behar diren aspektu eta joera desberdinen inguruko diagnostikoa burutu zen. Agiri hau kontutan hartuta, 2005. urtean Laudioko Jasangarritasunerako Tokiko Ekintza Plana onartu zen. Bertan, plana indarrean zegoen bitartean burutuko ziren ildo estrategiko eta ekintzak bildu ziren.

Bere eraginkortasuna bermatzeko asmoz, Ekintza Plan honekin batera, Jarraipen Plan bat diseinatu zen. Azken hau, prozesuaren aurrerapenak ebaluatzeko balio duen Adierazleen Sistema batetan oinarrituta dago.

2010. urtearen hasieran, indarrean zegoen planaren azkeneko ebaluaketa egin ostean, diagnostiko eta ekintza plan berri bat egitea erabaki zen. Berriztapen honen helburua, udalaren gaur egungo egoerara egokitzen diren ekintzak biltzea izan da.

Plan berri honen hasierako onarpena, 2011ko martxoaren 28ko plenuan adostu zen.


Tokiko Agenda 21aren ebaluazioa eta jarraipena

Urtero, Udalsareako idazkaritza teknikoaren laguntzarekin eta MUGI 21 tresna informatikoa erabiliz, Laudioko Udalak tokiko ekintza planaren ezarpen maila ebaluatzen du. Hau da, planifikatutako ekintzak esparru tematikoen, tipologiaren, egutegiaren etab.en arabera martxan jarri diren ala ez aztertzen da. Horrez gain, iraunkortasun adierazle nagusiak kalkulatzen dira eta beraien bilakaera aztertzen da.

Ekintza planaren ebaluazioaren emaitzak

URTEA 2011

Ekintza kopurua

Guztizkoaren %

Hasteko

57

%38

Hasita

85

%57

Aurreratuta

2

%1

Amaitzen

2

%1

Amaituta

3

%2

Guztira

149

100

Grafika

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia