Gazteria

Irakargi taula - Tablón de anuncios

Gazteposta: Iragarki taula

Laudio Udalak gazteei begira pentsatutako iragarki taula ipini du martxan.

Zerbaiten bila bazabiltza edota eskaintzeko gauzaren bat baduzu (alokatzeko etxebizitza, hizkuntza-irakasle bat, zaletasunak praktikatzeko adiskideren bat...) hau duzu toki aproposa.

Iragarki-taula dohainik erabil daiteke eta 14-30 urte bitarteko gazteei eskaintza erabilgarriak topatzen nahiz elkartruke interesgarriak egiten laguntzeko xedea du.

Iragarki taulan ipini beharreko informazioa bidaltzeko, formulario hau sortu da.

Informazio gehiago: gazteposta@laudio.eus

* Datu derrigorrezkoak

Eskaintzak eta eskariak

Kategoría Eskaintzen dut Bilatzen dut Erref. Gaia Data
Ume-zaintza *   UZ0011 Haurrak goizetan eskolara igotzea 2016/09/19
Zaletasunak, kirola, bidaiak, musika...   * ZA0002 Laudiotik Gasteizera auto-bidea partekatu 2016/09/22
Eskola partikularrak   * EP0010 Teoria ekonomikoaz irakaslea 2016/10/03
Ume-zaintza *   UZ0012 Ume-zaintza 2016/10/03
Ume-zaintza *   UZ0013 Ume-zaintza 2016/10/27
Eskola partikularrak *   EP0011 Eskola partikularrak 2016/10/27
Eskola partikularrak *   EP0012 Eskola partikularrak 2016/12/13

Iragarki taulan iragarkiak ipintzeko baldintzak

Gazteria Zerbitzuak iragarkiak dohainik ipintzeko zerbitzu hau jarri du 14 eta 30 urte bitarteko gazte laudioarren esku, eskaintza erabilgarriak aurki ditzaten eta elkartruke interesgarriak egiteko aukera izan dezaten.

Iragarki guztiek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  • Iragarkiak norbanako batek beste norbanako bati zuzendu behar dizkio, LANA ataleko iragarkiak salbu, enpresen nahiz norbanakoen lan-eskaintzak argitaratzeko gunea delako.
  • Iragarkia jartzen dutenek 14 urtetik 30era artekoak izan behar dute. Adin muga hori ez da aplikatuko ostatu-eskaintza edo LAN-ESKAINTZEN iragarkian kasuan.
  • Argitaratu aurretik, iragarki guztiak Gazteria Zerbitzuan irakurriko dira; eta balizko akatsak saihestearren, iragarkien zati batzuk ausaz egiaztatutako dira. Hala ere, norbanakoek jarritako iragarkiak direnez, Gazte Zerbitzuak ez du bere gain hartuko iragarkien edukiaren egiazkotasunaren inguruko erantzukizunik.
  • Iragarkia egiaztatu ondoren, iragarkia jarri nahi duen pertsonak mezu bat jasoko du, zeinen bidez iragarkia identifikatzeko zenbakia (ID) adieraziko zaion. Iragarkiak aipatutako baldintzaren bat betetzen ez badu, ostera, ukatzeko mezua bidaliko zaio.
  • Eskatutako baldintzak betez gero, argitalpen-eskaera egin eta hurrengo lanegunean argitaratuko dira iragarkiak.
    • Iragarkiak 30 egunez egongo dira ikusgai. Epe hori bukatutakoan, iragarkiak ikusgai jarraitzea nahi bada, beste eskaera egin beharko da iragarkia sartzeko.
    • Jabeak iragarkiak edonoiz alda ditzake eta datu-basetik ere ken ditzake. Horretarako, Gazteria Zerbitzuan eskabidea aurkeztu behar du, helbide elektroniko honetara idatzita: (gazteposta@laudio.eus). Mezuan hurrengo datuak adierazi beharko dira:
      • Gaia: Iragarkia aldatzea/ Iragarkia kentzea (dagokiona).
      • Mezuaren gorputza: iragarkia identifikatzeko zenbakia (ID) adierazi beharko da.
    • Iragarki jakin baten edukiak sinesmenekin, sexuarekin, nazionalitatearekin, arrazarekin... zerikusirik badu, ez da onartuko eduki hori oinarrizko eta nahitaezko datuak ez badira.
    • Gazte Zerbitzuak eskubidea izango du iragarkiak baztertzeko, gazteen interesei ez badagozkie. Horrez gain, ez ditu inolaz ere hurrengoak onartuko:
      • Iragarki errepikatuak:
        • Kategoria bakoitzeko iragarki bat bakarrik sartu ahal izango da. Adibidez, norbanako batek hainbat ikasgai eman nahi baditu, iragarki bakar batean sartu behar ditu guztiak.
        • Iragarkia berriro sartzeko, kendu arte itxaron beharko da (30 egun).
      • Iragarki batek zerikusirik badu bikotekidea bilatzearekin, prostituzioarekin, sektekin edo sistema demokratikoaren oinarriak errespetatzen ez dituzten taldeekin, oso modu ezkutuan izan arren, ez da inolaz ere onartuko.
  • Iragarki hauek iruzurrez erabiltzeak salaketa ekarriko balu, Gazte Zerbitzuek eskura dituzten datu guztiak emango dizkiote delitu informatikoez arduratzen den poliziari, eskatuz gero.

Kategoriak

  • OS-Ostatua (eskaintzen dut): maizter edo etxekide bila bazabiltza edo logela bat alokatu nahi baduzu edo etxebizitza partekatu nahian bazabiltza / (bilatzen dut): etxebizitza edo logela bat alokatuta hartu baduzu.
  • UZ-Ume-zaintza: (eskaintzen dut) oporraldietan, ordu pare batez edo urte osoan haurrak zaintzeko norbait behar duzuenontzat / (bilatzen dut) zuen burua umeak zaintzeko eskaini nahi duzuen gazteontzat.
  • ET-Etxebizitza partekatu: beste gazteekin bizi nahi dutenentzako topalekua.
  • EP-Eskola partikularrak (eskaintzen dut): ikasle bila bazabiltza / (bilatzen dut): irakasle bat behar?
  • ZA- Zaletasunak, kirola, bidaiak, musika...: partekatu auto-bidaiak, bilatu neskak saskibaloi talde baterako, aurkitu rock talderako bateria-jotzailea…
  • OP-Oparitu: uste baduzu behar ez duzun gauzaren bat norbaiti ondo datorkiola.
  • Trukearen Taula:
    • HT-Hizkuntzak: zeure hizkuntza irakasten badidazu, nik nirea irakatsiko dizut edo talde bat antola dezakegu hizkuntza batean aritzeko: ingelesa, alemana, frantsesa, arabiera, gaztelera, esperantoa…
    • PT-Profesionalen txokoa: lan-elkartrukea, zerbitzuak... Adibidez: "errenta-aitorpena egingo nioke txakurra ateratzen didanari."
    • GT-Gauzen trukea: erabiltzen ez dituzun gauzak behar dituzunekin trukatu.
  • LA-Lana: gazte langileen bila dabiltzaten enpresek, elkarteek... jarritako iragarkiak.