Udaltzaingoa

Laudioko Udaltzaingoak jantzi berriak

Udaltzain agenteek eta beraien ibilgailuek bizi izan duten birmoldatzeak ondorio legez ekarri du bateratzea uniformean, bereizgarriak eta beraien ibilgailuen itxura Euskadi osoan egin den eran, edozein udalerritan era homogeneoan identifikatuak izan daitezen.  Polizia Gorputz bakoitzaren nortasun zeinu bakarra bada udalerri bakoitzari dagokion armarria edo ezkutua.

Aurreko hori gauzatu da betearaziz Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuaren 2012-09-24 eguneko Agindua, 2012-10-03 eguneko 192 zenbakia duen EHAA argitaratutakoa.

Hara: hemen duzue gure Autonomia Erkidegoko tokiko polizia agente baten uniformea, bere intsignia eta zeinu bereizgarriekin, hala nola udalerriko gau beilarien eta mugikortasuneko agenteen uniformeak.