Cuando se realiza una convocatoria para acudir a un acto (tanto privado como público) suelen utilizarse unas invitaciones escritas. He aquí algún que otro modelo para que puedas utilizarlas como referencia en tus celebraciones.
Kultura ekitaldia (acto cultural)
Eneko Sanchezek, “Torreluze” Elkartearen izenean, gonbidatzen zaitu
Laudioko txoriak liburuaren aurkezpenera etor zaitezen.
Ekitaldia Kultura Etxeko 1 aretoan izango da, ekainaren 22an eta arratseko 20:00etan. Gure artean izango zarelakoan, eskerrik asko.
Laudio, 2004ko ekainaren 2an |
JON KARLA MENOIO LLANO Laudioko Udaleko Alkateak
Atsegin handiz gonbidatzen zaitu “Laudioko errotak-Molinos de Llodio” liburuaren aurkezpenera. Ekitaldian, liburuaren egileak, Joseba Mendiak, eta horren argitaratzaileak, Jon Errotazarrek, parte hartuko dute. Ekitaldia apirilaren 13an, asteartean, arratsaldeko 20:00etan egingo da, Kultura Etxeko 2. aretoan (Lamuza Parkea, z/g)
Laudio, 2004ko martxoa JON KARLA MENOIO LLANO Alcalde del Municipio de Llodio
Se complace en invitarle a la presentación del libro “Laudioko errotak-Molinos de Llodio”. Intervendrán en el acto el autor del libro, Joseba Mendia, así como el editor de la misma, Jon Errotazar. El acto tendrá lugar el próximo 13 de abril, martes, a las 20:00 h de la tarde, en la Sala 2 de la Casa de Cultura (Parque de Lamuza, s/n)
Llodio, marzo de 2004
|
Ezkontza (Boda)
Eneko Sanchez eta Luisa Zendegi
Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu gure ezkontzara. Larrazabalgo San Juan baselizan ospatuko dugu, ekainaren 22an eguerdiko 12:00etan Ondoren, “Tripontzi” jatetxean bazkalduko dugu.
Laudio, 2004ko maiatzaren 3an. |
Jose Sanchez eta Maria Arana & Manuel Zendegi eta Pilar Etxabe gure gurasoekin batera
Eneko eta Luisa
Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu gure ezkontzara. Ekainaren 22an izango da, eguerdiko 12:00etan eta San Juan baselizan. Gero bazkaria izango dugu “Tripontzi” jatetxean
Egiaztatu arren zure etorrera. Laudio, 2004ko ekainaren 2an |
Bataioa (Bautizo)
Eneko Sanchezek eta Luisa Zendegik atsegin handiz gonbidatze zaituztegu alaba Joneren bataio ospakizunetara. Hilaren 22an izango da, San Juan baselizan, eguerdiko 12:00etan.
Laudio, 2004ko maiatzaren 3an. |
Urtebetetzea (Cumpleaños)
Nire lagunari: Ekainaren 22an nire urtebetetze eguna izango da eta egun horretan zu nirekin egotea nahiko nuke ondo pasatzeko. Etorri gure etxera arratseko 18:00etan txokolatada bat prestatu dugulako. Ez hutsik egin
Jone Sanchez
|
Jaunartzea (Primera comunión)
Jon Eguzkitza Mendieta haurrak lehenengoz hartu du Eukaristiaren Sakramentua, 2004ko maiatzaren 9an, Laudioko San Juan baselizan.
Laudio, 2004ko maiatzaren 3an.
|
Jon Eguzkitza Mendieta
Nire lehenengo jaunartzearen oroigarria. San Juan baseliza (Laudio) 2004ko maiatzaren 9a
Laudio, 2004ko maiatzaren 3an.
|