Abascal eta Kaskibel dendak saritu dituzte

Abascal eta Kaskibel dendak saritu dituzte

  • 2015-05-26

Joan den maiatzak 6an Arabako Komertzio eta Zerbitzuen Enpresarien Federazioak sektoreko enpresa nabarmenenak saritzeko ekitaldia egin zuen. Ekitaldiaren bidez enpresariek berrikuntzan egindako ekimenak omentzen dituzte, euskararen sustapena, enpresa ibilbidea eta baserrien komertzio tradizionala. Aukeratutako establezimenduen artean Abascal egon zen, Manolo Abascal egindako ibilbideagatik saria jasoz. Kaskibeli, berriz, udaberriko erakusleihoko lehiaketako bigarren saria eman zioten. Gainera, ...

Gehiago irakurri

Garagardo ibilbidea bueltan da!

Garagardo ibilbidea bueltan da!

  • 2015-05-26

Maiatzaren 29tik ekainaren 14ra Garagardo Ibilbidea egingo da. Egun horietan 24 tabernetan garagardo ezberdinak dastatu ahalko dira. Ekainak 16 baino lehen ibilbide- orria bete eta APILLen postontzian sartzen dutenak Municheko Oktoberfestera joateko bi pertsonentzako bidaiaren zozketan sartuko dira. Horrez gain, garagardo bat edaten duen pertsona orori txartel bat emango diote Bilboko Ein Prosit jatetxean afaltzeko ...

Gehiago irakurri

Laudion erosteak saria dakar

Laudion erosteak saria dakar

  • 2015-05-26

Maiatzaren 18tik ekainaren 14 arte Laudion erosteak abantaila dakar. APILLera atxikituak dauden establezimenduetan erosketak egiten dituzten pertsonek sari ezberdinen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, erosketa- tiketa gorde beharko da eta elkarteko bulegoetan aurkeztu, atxikitutako dendetan aurkitu daitezkeen liburuxkekin batera.

Gehiago irakurri

Ziklomotorren azterketa

Ziklomotorren azterketa

  • 2015-05-26

Ziklomotorrek dituzten herritarrek IAT azterketa egin beharko dute ekainaren 9an 09:30etan eta honek 27,05 euro balio ditu. Behaketa udal-biltegi ondoan egingo da eta diru kopuru zehatza eraman beharko da.

Gehiago irakurri

Drumgorri aretoan kontzertuak

Drumgorri aretoan kontzertuak

  • 2015-05-26

Drumgorri aretoak hainbat jarduera antolatu ditu ekainean zehar. Hilaren 5ean, ostiralean, 21:00etan The Bilbobillies taldeak country eta 50.Hamarkadako rockabilly musika estiloetako kontzertua eskainiko du doan. Ekainaren 11n, ostegunean, 21:00etan The Movement talde daniarraren txanda izango da. Sarrerak 10 euro balioko ditu. Ekainaren 13an, berriz, larunbatean, 21:00etan Lyrikan style eta Dj Funiren doako saioa egongo da ...

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea 2020KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea Natura-ingurunearen eta bideen bisorea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia