Emakumeentzako tailerrak

Emakumeentzako tailerrak

  • 2015-05-06

“Equala” formakuntza taldeak emakume batzuk pairatzen duten antsietate eta estresaren inguruko tailerra eskainiko du maiatzak 21ean, 28an eta ekainaren 4ean. Saioak ostegunetan izango dira, 18:30ean Kultur etxean. Berdintasun Arloak antolatutako tailerrak emakumeen artean ohikoena den ondoeza landuko du, ezinegona sortu eta eguneroko bizitza kaltetzen baitu. Bigarren tailerra ekainren 22an emango da 18:30ean Kultur etxea eta ...

Gehiago irakurri

Elkarganatze guneak eta kultur arteko elkarbizitzaren inguruko tailerra

Elkarganatze guneak eta kultur arteko elkarbizitzaren inguruko tailerra

  • 2015-05-06

Solartiarrek kultur arteko tailerra programatu du maiatzeko astearte guztietarako. Lehenengoa maiatzaren 5ean egin zen eta hurrengoak 12an, 19an, eta 26an egingo dira 16:30ean Kultur etxean. Sarrera doakoa da eta herritar guztiei zuzenduta dago.

Gehiago irakurri

Ehun laudioarretatik 1ek odola eman zuen

Ehun laudioarretatik 1ek odola eman zuen

  • 2015-05-06

Martxoa eta apirilean odola eman duten kopurua 204etara igo da. Haietatik bost lehen aldiz odola ematen zutenenak izan dira. Honek esan nahi du ehun laudioarretatik 1ek odola eman zuela odol ateratzeak egiten diren ohiko lekuetan. Osakidetzako Transfusio eta Giza- Ehunen Euskal Zentroko mediku taldetik gogoratu nahi dute: “Gaur egun pertsonek gure odola behar dute, baina ...

Gehiago irakurri

Joxemari Agirretxe, Porrotx, izango da hizlari Laudio Ikastolako Hezkuntza Jardunaldi Irekietako 2. saioan

Joxemari Agirretxe, Porrotx, izango da hizlari Laudio Ikastolako Hezkuntza Jardunaldi Irekietako 2. saioan

  • 2015-05-06

Joxemari Agirretxe, Porrotx pailazoa bezala ezagunagoa dena, arituko da hizlari aurten “Baloreetan hazi, hezi, bizi” gaia lantzen ari diren Laudio Ikastolaren XV. Hezkuntza Jardunaldi Irekien 2. Saioan. Hitzaldia maiatzaren 30ean, larunbata, Laudioko Kultura Etxean 10:30etik 12:30era burutuko da. Hitzaldiak “Sentitu, pentsatu, ekin… Joxemarirekin” izenburua izango du eta berton Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak baloreak ...

Gehiago irakurri

Euskara Plana. Balorazioa

Euskara Plana. Balorazioa

  • 2015-05-06

2014an Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu enpresetako Euskara Plana sinatu zuten establezimendu berriek positiboki baloratu dute. Gehienek 4-5 tartean kokatu dute 1etik 5era doan eskala batean. Euskararen erabilerari dagokionez, gehienek planari esker bezeroengan euskararen erabileran aldaketak eman direla diote. Hori dela eta, hitzarmenkide berriak datorren urteari begira konpromisoa berritzearen alde agertu dira. Egindako kanpaina zehatzei buruz ...

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea 2020KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea Natura-ingurunearen eta bideen bisorea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia