Solartiarrek kultur arteko tailerra programatu du maiatzeko astearte guztietarako. Lehenengoa maiatzaren 5ean egin zen eta hurrengoak 12an, 19an, eta 26an egingo dira 16:30ean Kultur etxean. Sarrera doakoa da eta herritar guztiei zuzenduta dago.
Martxoa eta apirilean odola eman duten kopurua 204etara igo da. Haietatik bost lehen aldiz odola ematen zutenenak izan dira. Honek esan nahi du ehun laudioarretatik 1ek odola eman zuela odol ateratzeak egiten diren ohiko lekuetan. Osakidetzako Transfusio eta Giza- Ehunen Euskal Zentroko mediku taldetik gogoratu nahi dute: “Gaur egun pertsonek gure odola behar dute, baina ...
Joxemari Agirretxe, Porrotx pailazoa bezala ezagunagoa dena, arituko da hizlari aurten “Baloreetan hazi, hezi, bizi” gaia lantzen ari diren Laudio Ikastolaren XV. Hezkuntza Jardunaldi Irekien 2. Saioan. Hitzaldia maiatzaren 30ean, larunbata, Laudioko Kultura Etxean 10:30etik 12:30era burutuko da. Hitzaldiak “Sentitu, pentsatu, ekin… Joxemarirekin” izenburua izango du eta berton Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak baloreak ...
2014an Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu enpresetako Euskara Plana sinatu zuten establezimendu berriek positiboki baloratu dute. Gehienek 4-5 tartean kokatu dute 1etik 5era doan eskala batean. Euskararen erabilerari dagokionez, gehienek planari esker bezeroengan euskararen erabileran aldaketak eman direla diote. Hori dela eta, hitzarmenkide berriak datorren urteari begira konpromisoa berritzearen alde agertu dira. Egindako kanpaina zehatzei buruz ...
Goikogane Mendi Taldeak Zuberoan pasatuko du maiatzaren 30 eta 31ko asteburua. Irteera 07:00etan izango da institututik eta Atharratze aldera joango dira. Lehenengo egunean Erretzü Maidalean mendira igoko dira eta bigarren egunean berriz, Belhigañara joango dira. Gaua Iarabarneko jauregian pasatuko dute.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio