Apirilaren 11an egingo da hurrengo Baserritarren azoka. Lamuzako San Pedro elizako arkupeetan inguruko baserrietako produktuak egongo dira salgai 10:00etatik aurrera.
Cosecha 48 taldeak Gasteizera ibilaldia antolatu du apirilaren 18rako. Irteera 9:00etan izango da, Laudioko institututik. Lehendabiziko geldialdia Murgian egingo dute, elkarrekin gosaltzeko. 11:00etan, berriz, Gasteizko Santa Maria katedrala bisitatuko dute, 14:30ean “El Portalón” jatetxean bazkaltzeko. 18:15etan Urkiolako Santutegira joango dira, ondoren Laudiora itzultzeko. Interesa duten pertsonek 45€ sartu beharko dituzte ES06 2095 3264 11 1092405561 ...
Urtero bezala, Laudio Ikastolak Prudentzio Deunaren DANBORRADA TXIKIA antolatuko du datorren apirilaren 24an. Laudioko Ikastetxeen partaidetza izango dugu: La Milagrosa, Lateorro HI, Lamuza HI, Laudio Ikastola eta Azpeitiako Ikasberri ikastolaren partaidetza bereziarekin. Bukatzean parte hartzaileentzat txokolatada eta KIRIKIÑO Taldearen eskutik hainbat jolas egongo dira.
Lamuzako parrokiak eta auzo desberdinetako elizek Aste Santu erlijiosoa bertan ospatzera gonbidatzen zaituztete Asko dira han hemenka Aste Santua era berezi batean ospatzen dituzten herriak eta gurea ez da atzean gelditzen horietakoa. Horretarako makina bat hitzordu antolatutako dira, besteak beste bedeinkapenak, pazko gaubeila ospakizunak, mezak eta prozesioak antolatutako dira, ez bakarrik herriguneko Kepa Deuna parrokian, ...
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio