1946ko kinta Martxoaren 28an, larunbata. 13:00etan Done Petri elizan meza eta 14:30ean Ayala hoteleko jatetxean bazkaria. Interesatuek 42 euro ordaindu beharko dituzte martxoak 23 aurretik Laboral Kutxan irekitako kontu korrontean.
Emakumeen nazioarteko eguna, Martxoak 8 dela eta, aurten, gauza berria legez eta lehen aldiz, Berdintasun Zerbitzutik, laburmetraia edo korto bat grabatuko da. Horretarako, eskatzen dugu haur edo ume bat izatearen zain dauden bikoteak parte hartzea, ezagutzera emateko elkarrizketa laburren bidez izango duten haur jaiogabeak edukiko duen sexuak daukan garrantzia gurasoentzat eta baita gizartearentzat ere. Horrekin, ...
Berdintasun Zerbitzuak, Solastiar elkarteak, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak, Avillok, Biok, Jakarandak eta Etawasol elkarteek elkarlanean egin eta aurkeztu dute Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua. Jardueren artean antzerkiak, osasun zein generoaren eraikuntzaren inguruko ikastaroak, pelikula bat eta mahai inguru bat daude. Horrez gain, martxoaren 8an 13:00etan elkarretaratze bat egingo da Herriko plazan. Jada “Aurre-generoa” laburmetraia ikus dezakezu: ...
Udaleko Tokiko Garapen Agentziak teknologia berriekin eta Internetekin zerikusia duten ikastaroak eskainiko ditu. Hala, lehenengoa martxoaren 25ean eta 26an egingo da, 9:00etatik 13:00etara; eta Mailchimp email marketina ahalbidetzen duen tresnari buruz izango da. Kurtso honek 40€ balioko ditu. Bigarrena Twitter sare sozialaren ingurukoa izango da, apirilaren 22an egingo dena. Ikastaroak 25€ balioko ditu. Maiatzaren 28an, ...
Laudioko Udalak bi diru-laguntza mota eskainiko ditu: alde batetik, merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako enpresa txikiak sustatzen dituena; eta bestetik, langabezian dauden pertsonek beraien kabuz lanpostu berriak sortzen dituztena, Laudion enpresa berrien sorreraren bitartez. Laguntza hauen objektuaren epea 2013ko urtarrilaren 1etik 2014ko abuztuaren 31 arte da.Eskaerak egiteko epea martxoaren 6an bukatuko da. Informazio gehiago eskuratzeko www.laudio.eus ...
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio