Gizarte ongizate, osasun eta lankidetza

Adineko pertsonak eta ezgaitasunak

Zerbitzuak adineko pertsonentzako

Sartuta daude Erresidentziak (adineko pertsonenak edo egonaldi laburrekoak) eta Oporren eta Gizarte-Termalismoko programak, Gizarte Gaietarako Ministerioak antolatu ohi dituenak IMSERSOren bidez eta, bainuetxeen kasuan, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ekonomikoki osatuta dagoena.
Erresidentzietan sartzeari dagozkion izapide eta kudeatze guztiak udal gizarte zerbitzuek burutu eta eraman ohi dituzte, harik eta pertsona nagusientzako aisialdi programetarako sarbidea Herriko Etxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuak (HAZ) izapidetzen dituen.

  • ERRESIDENTZIAK
  • KULTURA GELAK

Zerbitzu balioanitzak

Horien artean badaude: Etxerik Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ), Kontribuziokoak ez diren Pentsioak eta TEPA izeneko (larrialdietarako telefonoa, Eusko Jaurlaritzak kudeatua).

  • EELZ: ETXERIK ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

EELZ, laguntza eta prebentzio izaerako zerbitzua da, adineko pertsonei zuzendutakoa, zeintzuek duten adina, ezintasuna edo autonomiarik eza dela-eta, ezin diren moldatu era independentean euren egun oroko jardunetan (higienea eta garbitasun pertsonala, sukaldea, ikuzketa, e.a.)

  • KONTRIBUZIOKOAK EZ DIREN PENTSIOAK

Bestalde, Kontribuziokoak Ez Diren Pentsioen (KEDP) onuradunak badira pertsona nagusiak diru-sarrerarik ez dutenak edo dituztenak oso baxuak edo Gizarte Segurantzari kotizatu ez diotenak edo Gizarte Segurantzako Araubideko prestazioetara iristeko kotizazio nahikoa egiaztatzen dituztenak.

  • TEPA: ADINEKO PERTSONENTZAKO TELEFONOA

Zerbitzuak pertsona ezindu eta ezgaituentzako

Taxi-Bono Programa

Taxi-Bono programa, egituratuta dago ezindu eta ezgaitu fisikoaren gizarteratzea lortzera zuzendutako neurrien multzoaren barruan. Bada diru-laguntza baten emakida, balio-txartel edo bonoen eran, ahalbidetuz onuradunari bere joan etorri pertsonaletarako taxi zerbitzu publikoaren erabilera egiteko. Diru-laguntza ekonomiko horrek borondatezko eta aparteko izaera du eta ezin izango da argudiatua izan aurrekari legez. Udalak Lankidetza Hitzarmena sinatuta duen Foru Aldundiarekin batera finantzatuta. Urteko aurrekontuan 19.000 € ditu, Arabako Foru Aldundiak hiru herenetan diruz lagundutakoa.

Ekintza Fisiko Egokituen Programa (EFEP) - Igeriketa Egokitua

Udal programa hau zuzenduta dago ezgaitasun eta ezintasun fisikodun pertsonei, fibromialgia eta neke kronikoaren sindromedun pertsonei, (6-12 urte bitarteko) adingabeei %45eko ezgaitasunarekin eta esklerosi anizkoitza edo ELA duten pertsonei, kolektibo horrek jasaten duen asistentzia defizita leuntzen laguntzea bilatzen duena, eta, aldi berean, horien bizitza kalitatea eta gizarteratze gradua hobetze, kirol praktika kontrolatu eta erregulatu baten bitartez.

Zer da?

Desgaitasun jakin batzuk dituzten pertsonak artatzera bideratutako udal-baliabideamugimen-jardueraren bat garatzeko aukera emanez, modu gainbegiratuan administratuta, haien egoera fisikoa eta, ondorioz, psikologikoa tonifikatzen eta hobetzen lagunduko duena. Jarduera fisikoko saioak eta/edo kirol-jarduera leuna, kontrolatua eta arautua, errehabilitaziorik gabea, izan dezaketen diagnostikoak.
Era berean, saioetara joateko laguntza behar duten pertsonentzako garraioaren beharra baloratuko da.

Helburuak

Diagnostiko horiek dituzten pertsonen zaintza-defizita arintzea, haien bizi-kalitatea, gizarteratzea eta komunitatean duten parte-hartzea hobetuz.

Saioak

EFEP: talde-saioak Ardantzazar Gizarte Etxean, goizean.

Igeriketa Egokitua: esklerosi Anizkoitzaren edo Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren diagnostikoa duten pertsonak: astean ordubeteko 2 saio, urtean gehienez 50 ordu.

Igeriketa egokitua ikastaroko hilabeteetan egingo da, eta urtean, guztira, 520 ordu izango dira.

Betekizunak

EFEP Jarduera Fisiko Egokituaren Programa

  •  Laudion erroldatuta egotea
  • Gutxienez % 33ko desgaitasun fisikoa
  • 7 puntu GOFEren mugikortasun-baremoan
  • Fibromialgiaren diagnostikoa duten pertsonak
  • Neke kronikoaren sindromearen diagnostikoa duten pertsonak.
  • Esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa duten pertsonak
  • Alboko esklerosi amiotrofikoaren diagnostikoa duten pertsonak.

Igeriketa Egokitua

  • Aitortutako dibertsitate funtzionala, gutxienez % 40koa.
  • Laudion erroldatuta egotea.
  • 6 eta 16 urte bitartean izatea.
  • Esklerosi Anizkoitza edo Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten pertsonen igerilekuko jarduerarako: adin nagusikoa izatea, patologia bietako baten diagnostikoa izatea eta % 65eko desgaitasuna onartzea.

Eskaera

Beste bideratutako zerbitzu batzuk

Ezgaitasunen Orientazio eta Balorazio Zentrora, Autonomia Pertsonal Zentrora, Adimen Gabezia Mental Sakona duten Pertsonentzako Zentroa, erresidentziak eta pisu tutelatuak eta Enpleguko Zentro Bereziak. Horietara bideratu ohi dira ezgaitasuneko edo ezindu izaera duten pertsona guztiak, hala behar badute, eta dagozkien izapide guztiak Udal Gizarte Zerbitzuetatik egin ohi zaizkie.

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA LAN-ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea Natura-ingurunearen eta bideen bisorea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia