Laudioko Udalak herritarren partaidetzarako atari berri bat estreinatuko du gaur. Plataforma berri horren helburua Udalak abian jartzen dituen ekimen eta parte-hartze prozesu guztietan herritarrek modu erraz eta intuitiboan parte hartu ahal izatea da. Adibidez, hemendik aurrera Laudioko bizilagunek aukera izango dute ordenantzak eta erregelamenduak jendaurrean jartzeko prozesuetan ekarpenak egiteko, herritarrei zuzendutako inkestetan eta kontsultetan parte hartzeko, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuetan ekimenak proposatzeko edo udalerrirako estrategikoak diren proiektuei buruz duten iritzia emateko, Udal-administrazioak egiten dituen proposamenei buruzko bozketetan parte hartuz.
Ekimen horren bidez, udal-kudeaketari buruzko erabakiak hartzeko orduan herritarren lankidetza eta parte-hartzea areagotzeko konpromisoa indartu du gobernu-taldeak, eta horrek Udalaren eta laudioarren artean ikasketa partekatua lortzeko aukera ematen du.
Plataforma euskaraz eta gaztelaniaz dago erabilgarri, kode irekiko software librean garatu da, eta, gainera, gailu mugikorrekin guztiz bateragarria da. Proiektua Hiri Agendarekin zerikusia duten proiektuetara bideratutako Europako funtsekin finantzatu da.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio